Gelen eta espazioen alokairua 

Oarsoaldeak bere gune batzuk enpresen eskura jartzen ditu bezeroen bilerak edota lan-taldeen bilerak, erakusketak, ikastaroak eta enpresa arloko topaketa ezberdinak antolatu ahal izateko.

Erabilera anitzeko guneak, irisgarriak, klimatizatuak, WIFI-arekin eta estrategikoki Oiartzunen kokatuak, autopistatik metro gutxitara eta parking zabal batekin enpresek nahi adina bilera, aurkezpen, ikastaroak eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko sortuak.

Pasaia Gunea

25 petsonarentzako lekuarekin, Pasaia Gunea hitzaldi, konferentziak, ikastaroak eta jardunaldiak egiteko ezin hobea da. Gela handi hau, klimatizatua izateaz gain, WIFI-a, proiektorea, arbela eta pantaila dauka. Aretoa modulagarria da eta ikastaro bakoitzaren beharretara egokitzen da.

Errenteria Gunea

12 pertsonarentzako lekuarekin eta WIFI-a, aire egokitua, proiektorea, arbela eta pantailarekin, Errenteria Gunea bilerak, ikastaroak eta abar egiteko ezin hobea da.

Prestakuntza Gela

Areto klimatizatu hau, on-line prestakuntza emateko pentsatuta dago eta 12 ordenagailu, proiektore bat eta pantaila ditu. Ordenagailuetan Windows sistema, office-a eta adobe acrobat-a instalatua dago eta internetera sarbidea badu.

Espazio edo gelaren bat alokatu nahi duzu?