Proiektu europarrak

DORNA PROIEKTUA

Atlantikoaren itsas ondarea zaintzeak eta balioan jartzeak sortzen dituen arazoen aurrean ikuspegi global bat emateko sortu da Dorna proiektua. Itsasertzaren garapena sustatzea da Dorna proiektuaren lehentasuna, jasangarritasun ekonomiko eta kultur dibertsitate ikuspegitik. Itsasertzaren garapenerako ontzi tradizionalen sektorea bultzatu nahi du Dornak.

Ontzi tradizionalen sektorea bultzatuz, gutxiago kutsatu eta ingurumena gehiago errespetatzen duten ontziak aterako dira Atlantikora. Aldi berean, turismoa garatuko da sektore eta produktu berriak sortuz (ontzigintza tradizionala), eta eremu atlantikoaren kultur era identitate ezaugarriak berreskuratuko dira.

Oarsoaldea

Erasmus Gazte Ekintzaileentzat

SPRIk zuzendutako proiektu piloto hau enpresa eta pertsona ekintzaileen arteko trukea bultzatzen saiatzen da. Ekintzailetasuna suspertu eta mugaz-gaindiko lankidetza sustatzea da helburua.