LORE-KORO AROMATIKOAK EGITEKO TAILERRA HABIAN! HAZITEGIAN

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea e Idoia Lizeaga Iturralde, joyera y florista, dentro del programa de actividades de la incubadora colaborativa Habian! han organizado un taller de arte floral el día 28 de febrero a las 16:00 en Torrekua (Errenteria). Las personas participantes podrán aprender las técnicas para realizar coronas aromáticas para ornamento personal como para decoración de interiores.

Tailerrak 3 orduko iraupena izango du eta Idoia Lizeaga Iturralde sortzaileak gidatuko du, beste hiru bitxigilerekin batera, Habian! Fabrika Kreaktiboa hazitegi kolaboratiboan lanean ari da egun.

Idoia Lizeaga

Idoia bitxigilea da, natura da bere inspirazio iturri eta loregintza artearekin naturarekin lotura bilatzen du, eta zergatik ez, soinean eraman.

Urtarrila bukaeran mundu osoko 50 diseinatzailek parte hartu zuten Luis Acostak Madrilera ekarritako erakusketa batean, “III Muestra de orfebería y joyería contemporáneas”. Horien artean Idoia Liceaga izan zen, Idoia ez baita geldirik egoten diren horietakoa:

Florista profesional gisa bide luzea egin du, Land Art instalazioetan (Girona temps de flors, besteak beste) parte hartu eta Escola D’Art Floral de Catalunyan irakasle aritu eta gero, Euskal Herrira itzultzearekin batera, ibilbide berria hasi zuen Idoia Lizeagak Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan, ekitaldien koordinazioaz arduratuz eta ikastaroak emanez Fraisoron bertan eta  Gipuzkoako Merkataritza Federazioan bazkide diren lore-saltzaileei (Donostiako Bulevard-eko kioskoaren dekorazioa; Lorearen eta Landarearen Merkatuaren baitan Tolosako San Francisco pasealekuan zintzilikako dekorazioa).

Ikastaroak burutzen ditu sektoreko profesional zein afizionatuentzat (Zinemaldia, Lur Kolektiboarekin; “Sagaruzta” eta “Maiatza loretan” Sagardun, Astigarragako Sagardoaren Museoaren eskutik).

http://www.idoializeaga.com/100-natural/

http://www.idoializeaga.com/category/proyectos/

 

Tailerra norentzat

Tailerra ezaguerarik ez duten helduentzat dira (edota 12 urtetik gorako haurrentzat) eta gehienez 12 parte-hartzaile izango dira saio bakoitzeko. Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzari esker, tailerrak 10 euro balio ditu laguneko, erabiliko den materiala ordaintzeko balio duena. Aukera bikaina da, izan ere, mota honetako tailer batek 40 euro balio ditu berez.

Ez ezazu galdu aukera!

 

Erreserba eta izen-ematea

Izena emateko epea otsailaren 27an bukatuko da edo tailerraren 12 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz.

Izena emateko lehenengo erreserba egin behar da hauetako edozein bideetatik:

Emailez: habianfabrika@oarsoaldea.eus

Telefonoz: 943 494 129

Izen-emate orria: KORO-AROMATIKOAK  

Loreak maite badituzu edo haiekin lan egiteko zenbateko abilezia duzun ikusteko, aukera aparta duzu. Anima zaitez!

 

Ekonomia eraldatzen sorkuntzan eta elkarlanean oinarrituz

 “Habian! egitasmoaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko. Horretarako bi haztegi jarri ziren martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, arte diziplina hau herritarrarengana gerturatu nahi da, beraiek sortutako dekorazio elementu bat etxera eramateko aukera emanez.

 

Tailer+

Lore-koroak egiteko tailerrera joateko aukerarik ez baduzu, ez kezkatu, hurrengo hilabeteetan tailer gehiago eskainiko ditu HABIAN! Hazitegiak, besteak beste:

Martxoa

Agara Agirre-Paperezko bitxiak

Apirila

Inma Gómez-Diadema-turbante Ikastaroa

Ekaina

Sharpa Marketing-Sare sozialak

Iraila

Jone Taberna-Korapiloak

Azaroa

Ainhoa Redondo-Ilustrazioa familian

 

Harremanetarako:

habianfabrika@oarsoaldea.eus

943.494.129

lore koroak egiteko tailerra


Oarsoaldea