PAPEREZKO BITXIAK EGITEKO TAILERRA HABIAN! HAZITEGIAN

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea y Agara Agirre, joyera, dentro del programa de actividades de la incubadora colaborativa Habian! han organizado un taller de joyas de papel para el día 21 de marzo a las 16:00 en Torrekua (Errenteria).

En este taller las personas participantes podrán conocer cómo crear joyas con la reutilización de papel. Nos acercaremos al mundo de las joyas de papel conociendo los trabajos de diferentes artistas. Las personas que asistan también podrán conocer la técnica tubular. Posteriormente, a través de una sencilla técnica podrán elaborar su propio collar.

 

 

Tailerrak 1,5  orduko iraupena izango du eta Agara Agirre sortzaileak gidatuko du, beste hiru bitxigilerekin batera, Habian! Fabrika Kreaktiboa hazitegi kolaboratiboan lanean ari da egun.

Agara Agirre

Diseinu garaikidea eta artisau teknikak uztartzen ditu. Egunero erabiltzeko bitxiak edota bitxi artistikoagoak egiten ditu, lan eta pieza guztien prozesua eskuz eginez.

Bere sortzeko grinari jarraituz, Donostiako Easo Politeknikoan bitxigintza ikasketak egin ostean, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuen Polonian.

Orduz geroztik, gelditu gabe dabil; iazko irailan Porton (Portugal) izan zen COLLECTIVA MEETING izeneko autore bitxigintzako nazioarteko erakusketan. Mundu mailako 50 bitxigile hautatuak izan ziren erakusketa horretarako eta Agara Agirre horietako bat izan zen.

Horrez gain, urtarriletik hasi eta apirilera bitartean Madrileko Arte Dekoratiboen Museo Nazionalean hirugarren urtez antolatu den “Muestra de orfebería y joyería contemporáneas” erakusketan daude Agara Agirreren zenbait pieza.

Aldi berean, 2019an zehar Europan barrena egingo den “La fuerza del textil, Joyas” deituriko erakusketa ibiltarian parte hartuko du. Ehuna edota ehungintza teknikak oinarri dituzten bitxiak izango dira erakusgai eta Luis Acosta bitxigileak egin ditu erakusketaren komisario lanak.

Azkenik, D I N A G U proiektupean iazko Donostiako Gabonetako azokan ere parte hartu zuen. Lau emakume sortzailek elkarlanean sorturiko proiektua da. Bakoitzak bere arloan egiten du lan, baina lan egiteko modu eta baloreek elkartu dituzte: Emakumeak dira, prozesu guztia eskuz egiten dute hasieratik bukaeraraino, eta kontsumo kontzientea bultzatu nahi dute.

 

Hemen https://www.agaraagirre.com/ bere lanak ikus daitezke.

 

Tailerra norentzat

Tailerra ezaguerarik ez duten helduentzat dira (edota 12 urtetik gorako haurrentzat) eta gehienez 10 parte-hartzaile izango dira saio bakoitzeko. Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzari esker, tailerrak 10 euro balio ditu laguneko. Ez ezazu galdu aukera!

 

Erreserba eta izen-ematea

Izena emateko epea martxoaren 20an bukatuko da edo tailerraren 10 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz.

Izen-emate erreserba egitea beharrezkoa da, hauetako edozein bideetatik:

Emaila:  habian@oarsoaldea.eus

Telefonoz: 943 494 129

Formula hau beteaz:  https://goo.gl/forms/ERQTnMBDtRRbXkmf2

Papera etxetik ekartzea ez da beharrezkoa baina, nahi izanez gero, soberan dituzun paper, aldizkari nahiz marrazkiak ekar ditzakezu.

Bitxiak gogoko badituzu edo haiekin lan egiteko zenbateko abilezia duzun ikusteko aukera aparta duzu. Anima zaitez!

 

Ekonomia eraldatzen sorkuntzan eta elkarlanean oinarrituz

 “Habian! egitasmoaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko. Horretarako bi haztegi jarri ziren martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, arte diziplina hau herritarrarengana gerturatu nahi da, beraiek sortutako dekorazio elementu bat etxera eramateko aukera emanez.

 

Tailer+

Paperezko bitxiak egiteko tailerrera joateko aukerarik ez baduzu, ez kezkatu, hurrengo hilabeteetan tailer gehiago eskainiko ditu HABIAN! Hazitegiak, besteak beste:

 

Apirila

Inma Gómez-Diadema-turbante Ikastaroa

Ekaina

Sharpa Marketing-Sare sozialak

Iraila

Jone Taberna-Korapiloak

Azaroa

Ainhoa Redondo-Ilustrazioa familian

 

Harremanetarako:

habian@oarsoaldea.eus

943.494.129

 

paperezko bitxiak egiteko tailerra zuz


Oarsoaldea