LEIRE OLABERRIA TXIRRINDULARI PROFESIONAL OIHAREN ESKUTIK AURREIKUSIA ZEGOEN PRESTAKUNTZA SAIOA BERTAN BEHERA GELDITU DA.

La sesión formativa de Leire Olaberria prevista para el 16 de abril al final se celebrará EN JUNIO. En cuanto sepamos la fecha definitiva, os lo comunicaremos.

 

 

Kirolgi fundazioa kirol eta gizarte egitasmo bat da, kirola kohesiorako eta gizartean aberastasuna sortzea eta baloreak eta aukera-berdintasunean oinarritutako elkarbizitza balioak transmitzea du helburu. Kirolgi fundazioan kirolak enpresa mundua garatzen laguntzeko duen potentzialaz ziur daude, kirolaren eta enpresaren artean dauden paralelismoak eta esperientziak uztartuz, elkarrekin ikasten lortu nahi da. Horiek horrela, oraingo saio honetan porrotak eta aukerak kudeatzeaz arituko da Leire Olaberria.

Zer ikasiko dugu

Zergatik sentitzen dugu porrot egiten dugula? Nola kudeatzen dugu porrota? Zer egin dezakegu edo zer egiteari utzi behar diogu porrota aukera batean bihurtzeko. Leire Olaberriak bere ibilbidean lortutako arrakasten esperientziaren bidez, zailtasun eta porrotek gogorragoak izaten  lagundu diotela ikusiko dugu eta eredu bikaina izango da bertaratzen direnentzat. 

 

Leire Olaberria

Leire Olaberria Dorronsoro Ikaztegietako txirrindulari profesional oiha da, pistako txirrindularitzan espezializatua. 14 denboraldi txirrindulari profesional moduan aritua, 2008an Beijineko JJOOetan parte hartu zuen eta brontzea lortu zuen, baita brontzezko domina ere  2010eko  Munduko Txirrindularitza Txapelketan Omnium proban. Bestalde, 2010ean Europako txapelduna izan zen Omnium proban eta munduko kopetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituen. 2013an Munduko Kopako sailkapen orokorraren garaile izan zen Scratch proban.

 

leire olaberria sariak

 

 

Non eta noiz

Noiz: EKAINA 2019

Non: Torrekuan, beheko solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza)

Ordutegia: 10:30etik 11:15era.

 

Izen-ematea

Maiatzan zehar eta Izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

Email: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Ondorengo inprimakia beteta

 

Sormenean eta lankidetzan oinarrituta ekonomia eraldatuz

Habian! proiektuak Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Xede horrez, Habian! hazitegia jarri zen martxan eta pertsona ekintzaileei laguntza eskaintzen zaie, teknologia berriekin, artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin zerikusia duten proiektuak badituzte. Nolanahi ere, bertan beren jarduerak garatzeko gunea dute.

 

Edozein argibiderako:

habian@oarsoaldea.eus

943.494.129

 

leire olaberria eusk data

 


Oarsoaldea