Creando futuro

MUGIKORTASUNA OARSOALDEKO ESKOLA KIROLEAN

Oarsoaldeko Eskola Kirola osatzen duten eragile guztiei esker, hala nola, udaletako, Oarsoaldeko  eta  Kirolaisi XXIeko teknikariak, ikastetxeetako koordinatzaileak, hezitzaileak, gurasoak… Asteburuetan egiten diren joan-etorriak, ahalik eta modu jasangarrienean burutzea helburu duen asmoa sustatzeko lanak bere fruituak ematen jarraitzen du.



Aurten 1.000 joan-etorritik gora egin dira bizikletaz, orain arteko emaitzarik onena, eta haurren  %45 ez da bakarka autoan desplazatu. Eskola kirolean izena emanda dauden haurren kopurua ia 1400ekoa dela jakinda, emaitza hauen dimentsioa esanguratsua dela ezin da ukatu. Beraz honek, gure helburua betetzeko bidean lan egiteko konpromisoa berrestera garamatza.

Jasangarritasunarekin haur eta gurasoek izan duten konpromisoa saritzeko, ikasturte bukaeran egiten dugun jaialdian hainbat sari banatzen dugu: Bizikletan joan etorri gehien egin dituen haurrari, bizikletan gehien mugitu den ikastetxeari, joan etorri “berdeetan” (Oinez, bizikletan, garraio publikoan edo kotxea elkar banatuz) gehien desplazatu den ikastetxeari, eta bukatzeko saritxo bat, gutxienez behin bizikletan desplazatu den haurrari.

Sustapen plan honek osasuntsu egoten jarraitzen duen arren, lanean jarraitu behar dugu, Oarsoaldeko Eskola Kirolak ahalik eta jasangarriena izaten jarrai dezan.

Aurtengo sari ematea ekainaren 13an egin zen Elizalde ikastetxearen jolaslekuan goizeko 11:45ean. Oiartzungo alkateorde Eneritz Arbelaitzek banatu ditu sariak. Honatx aurtengo sarituak:

  •           Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen ikastetxea: Elizalde Herri Eskola
  •           Desplazamendu berde gehien egin duen ikastetxea: Karmengo Ama
  •           Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen haurra: Unax Hernandez
  •           Bizikletan desplazamenduak egin dituzten haurren arteko zozketako irabazlea: Oihan Artola

eeskolakirola3on

eeskolakirola1

eeskolakirola2on


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus