Laneko Osasuna eta Segurtasuna kudeatzeko arau berrira egokitzeko jardunaldia enpresentzat
La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea organizará una jornada en relación a la nueva Norma ISO 45001:2018 el próximo 19 de julio.
Hurrengo uztailaren 19an 09:30etik 11:00etara egingo da doako jardunaldia “ISO 45001:2018 arau BERRIRA egokitzea” izenburupean Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan, Oiartzunen (Astigarragako bidea, 2 Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua).
ISO 45001 Laneko Osasun eta Segurtasun Kudeaketa Sistemaren arau berria da, egungo OHSAS 18001 ordezkatuko duena. Laneko Osasuna eta Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren helburua da lan baldintzak eta laneko ingurunea hobetzea erakundea osatzen duten pertsonen osasun mentala, fisikoa eta gizarte-ongizatea babesteko. Izan ere, gure eguneko ordu asko lanean igarotzen ditugu eta garrantzitsua da laneko ingurunea modu egokian kudeatzea.
Hizlariak Iñaki Maiztegi Laukide teknikaria eta arau honetan aditua den auditore bat izango dira.
Non eta noiz
Noiz: Uztailak 19
Non: Oarsoaldea Garapen Agentzian (Astigarragako bidea, 2 - Mamuteko bulego eraikina, 2.solairua. 20180 Oiartzun)
Ordutegia: 9:30-11:00.
Egitaraua
Ikusi egitaraua hemen
Izen-ematea
Izena emateko epea uztailaren 18an amaituko da eta izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:
E-posta: enpresa@oarsoaldea.eus
Telefonoa: 943 494 129
Ondorengo inprimakia beteta
Edozein argibiderako:
enpresa@oarsoaldea.eus / 943.494.129