AIAKO HARRIA PARKE NATURALeko eta KBE-ko UDAKO IBILBIDE GIDATUAK HASIKO DIRA

 

 

Se ofrecerán tres rutas guiadas diferentes desde agosto hasta octubre.

 

 

 

Iaz bezala, abuztuaren lehenengo asteburuan Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik dagoen Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean uda honetako Natura-Giden Zerbitzu Ofiziala abian jarriko da.

Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altua Galemys, SL enpresako aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua.

Honela, ibilbideen eskaintza “Lau Haizeta parkea eta Txoritokieta Estazio Megalitikoa” izeneko bisita gidatuarekin hasiko da aurten. Datorren larunbatean, abuztuak 3, goizeko 10:00etan eskainiko da elebitan. San Marko gotorlekutik hasiko da bisita.

Bisita honetara animatzen direnek, 600ha-ko naturgune honetan aurkitzen den Txoritokietako estazio megalitikoa bisitatuko dute, bertan lehen gizakiek hildakoei eraikitako monumentu desberdinak aurkito dituzte; trikuharriak eta tumuluak. Gainera, San Marko eta Txoritokieta gotorleku militarrak eta inguruko baso eta hezeguneak ezagutzeko aukera izango dute. 3 orduko iraupena izango du bisita honek.

2016bidea- aizpitarte 20160904muybaja

Bestalde, orain dela bi urte aurkitu ziren Arte Parietal Paleolitikoko aurkikuntzek berebiziko interesa emango diete “Aizpitarte haitzuloetako bisita” gidatuei, baita beren sarrera mugatu ere. Aurkitutako grabatuek gure arbasoen bizimoduari buruzko dugun ezagutza sakontzen dute,  antzinatasuna, erabilitako teknika eta euren kontserbazioa direla medio, ezohizkoak. 1.5 orduko iraupena.

Bisita gidatuen eskaintza “Añarbe Baso Erreserba” bisitarekin osatuta dago. Bisita honetan, paisai irekiez gozatzeko aukeraz gain, Malbarzako eta Pagosardeko hezegunetan aurkitzen diren fauna, flora eta euren berezitasunak ezagutzeko aukera izango da. Ibilbideak aparteko pagadietan barneratuko gaitu eta baso hauen bioaniztasuna baita beraien kudeaketarekin erlazionaturiko hainbat jokabide ikusteko aukera izango dugu. 4 orduko iraupena izango du bisita honek.

Urria arte luzatuko da 12 bisita gidatuetako eskaintza. Guztiak goizeko 10:00tan hasiko dira, baina egutegi eta abiapuntu desberdinekin (Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa edo San Marko Gotorlekua), egin nahi den bisita motaren arabera.

  1. Añarbeko Baso-Erreserba: abuztuaren 17 eta 31an, irailaren 22an eta urriaren 12an. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: 4:00 ordu.
  1. Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak. Abuztuaren 11 eta 25ean,  irailaren 28an, eta urriaren 20an. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 1:30 ordu. Aurkikuntzaren ondorioz, haitzuloak itxita daude, beraz bisita gidatua eginez baino ezin izango da barruan sartu.
  1. Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa. abuztuak 3, irailak 8 eta 14, eta urriak 6.  Abiapuntua: San Marko Gotorlekua. Iraupena: 3 ordu.

 

Ibilbide gidatu hauen prezioa 2€-koa da pertsonako. 7 eta 16 urte artekoentzat, aldiz, 1€-koa eta 7 urtetik berakoentzat doan eskainiko dira.

 

Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan AURRETIK ERRESERBATZEA hauetako edozein ibilbide gidatu egiteko, bai 943 494 521 telefonoan edo baita turismoa@oarsoaldea.eus posta elektronikoan ere. Turismo bulegoaren ordutegia: Uztaila eta abuztuan astelehenetik igandera 9:00-14:00 / 16:00-19:00. Gainontzean, asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00 eta igandetan 10:00-14:00.


Oarsoaldea