Plastikorik gabeko BIZIMODUa

Hemos hablado con Jaione Oyarzabal, emprendedora, dinámica, innovadora y muy comprometida con los retos medioambientales con los que nos enfrentamos.

Este verano abrió su tienda de alimentación a granel BIZIMODU en Errenteria y, a través de su apertura, nos enseña las alternativas de las que disponemos para poder vivir sin plástico, de una forma más respetuosa con nuestro entorno.

Nos cuenta curiosidades sobre esta forma de consumo a la que cada vez,nos unimos más personas:

 

1.   Zer eskaintzen digu BIZIMODU-k?

 

BIZIMODU ontziratu gabeko janaria eta plastikoz osaturiko eta erabilera bakarreko produktuak ordezkatzen duten produktuak saltzen dituen komertzio bat da.

Ontziratu gabe erosteak behar duguna bakarrik eta nahi dugun ontzietan erosteko askatasuna ematen digu, honela, gure erosketetatik datozen plastiko hondakinak murrizten ditugu baita gure beharretara egokitzen ez diren ontzietatik sortzen diren jaki hondakinak ere.

Behin erabiltzeko produktuekin, plastikozko ontziekin, dosi bakarreko produktuekin… ditugun erosotasunak zailtzen zaizkigu batzutan jasangarriagoak izan nahi dugunean. Bizimoduk, aukera ezberdinen etengabeko bilaketa egin eta ideia ezberdinak eskaintzen ditu, hala nola: produktu solidoak, xanpua, xaboia, etab. garraiatu ahal izateko berrerabiltzeko kaxak erosi daitezke gimnasiora, lanera, oporretara,… eramateko. Kaxa berean gauza ezberdinak eraman daitezke lekua eta pisua aurreztuz.

 

 

 

bizimodu-1

 

2. Zein izan da ontziratu gabeko denda irekitzera bultzatu zintuen arrazoi nagusia?

Nire motibaziorik handiena bizi naizen mundua bera da. Nire haurtzaroan ingurumenarekiko heziketa arduratsua ez dudala jaso sentitzen dut, eta nire heldutasunean ekintza bakoitzak duen ondorioaz jabetu naiz.

Pertsona askok ez du informaziorik edo tresnarik ingurumenarekiko bizimodu jasangarri eta adeitsu bat eramateko. Behar horri erantzun bat emateko sortu zen denda, plastiko eta erabilera bakarreko produktuen ordezko ezberdinak ezagutarazteko eta elikagaien jatorria eta ekoizpenaren inguruan kontzientzia bultzatzeko.

Pertsonek erosketak modu arduratsuan eta ezagutzak edukiaz egitea nahi dut, zer jango duten eta benetan zer erosi behar duten pentsatzeko denbora hartuaz.

 

 

 

bizimodu-3

 

3. Zerk ezberdintzen zaitu zure antzekoak diren beste enpresaz?

Tamalez ez dago nirea bezalako denda ugari. Merkatu guztia saltoki handiek eta beraien paketatzeak, ultra prozesatuek eta eskaintza tranpek eramaten dute, prezio onean karroa bete duzula senti arazten dizute eta bilgarria bakarrik eramaten duzu. Nire komertzioa mundu horretaz ezberdintzen da, hortik dator izena.

Askatasuna eskaintzen dut, erosketa egiteko garaian erabakitzeko askatasuna. Erosketa egiteko garaian nahi duzunarekin etorri zaitezke, zure poltsa, potoa, taperra edo esku hutsik, batez ere erosi nahi duzun kopurua erosi dezakezu. Intxaur muskatu bakarra edo ehun gramo irin eramateko aukera duzu.

4. Zure ustez, zure dendak zer eskaintzen dio gizarteari?

Behin erabiltzeko produktuetan itota sentitzetik eta hain kontzientzia gutxi ikusirik, birziklapenean jarri dugu gure indarra eta berrabilpena da bidea. Neretzat mugimendu bat da, ez da salmenta bakarrik, kontzientziazioa da, Bizimodu bat da, hortik dator gauzak nola alda daitezkeen ikusteko gogoa.

Nire ustez norberaren izaerari eskatu behar diogula modu jasangarrian kontsumitzea eta gure belaunaldiek eta aurrekoek egin duguna konpontzea. Zentzu honetan, Bizimoduk produktu gama zabala eta aproposa dauka haurrengan balore hauek hedatzeko.

Bezeroak bizitza jasangarri bat eraman ahal izateko tresnez hornitzen ditugu. Pertsona asko daude erabilera bakarreko produktuak erabili edota birziklatu edo berrerabil ezin daitezkeen produktuak nahi ez dituztenak, azken finean, beraien  hondakin kopurua gutxitu nahi dutenak.

 

bizimodu-2

 

5. Non eta nola ikusten duzu zure burua 5 urteetara?

Etorkizunean pentsatzeak egungoa kaltetu dezakela uste duen horietakoa naiz baina, Bizimodu bizirik jarraitzea nahiko nuke.

6. Zein laguntza mota jaso duzu?

Nire laguntzarik garrantzitsuena Errenteriako Torrekua eraikinean kokatuta dagoen Oarsoaldeako Garapen Agentziak duen ekintzailetza zerbitzuaren bitartez nire negozio ideia garatzea izan da.

Oarsoldearen bitartez, alde batetik, Pertsona Ekintzaileei zuzenduriko Lanbideren diru-laguntza jaso dut, honek tutorizazio prozesu eta ekarpen ekonomiko baten bitartez enpresa ideia garatzea lagundu ninduen. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako Emekin Programan parte hartu nuen. Programa hau negozio ideia bat duten emakume ekintzaileei zuzenduta dago, bertan, ekintzailetzarako baloreak azaltzen dituen tailer esperimental batean parte hartu nuen, Oarsoaldearekin bideragarritasun plana burutu nuen eta aholkularitza baten zerbitzuak erabili ahal izan ditut hilabete batzuetan zehar.

7. Non aurki zaitzakegu?

Errenteriako Foru Plazan, Xenpelar izenagatik ezagutuagoa dena.

Horrez gain, sare sozialetan ere aurki nazakezue Facebook (@bizimodu) eta Instagram (@bizimodu). Bestalde, laster erabilgarri egongo den web orri bat sortzen ari naiz.

 

 

 


Oarsoaldea