SORKUNTZA TAILERRA FAMILIAN

de la mano de la ilustradora Ainhoa Redondo, se va a ofrecer la oportunidad de crear una imagen en familia en la incubadora HABIAN!

Una ocasión excepcional para que adultxs y niñxs puedan disfrutar juntxs mediante la creación.

 

 

Azaroaren 16an, sorkuntza familian lantzeko aukera izango da Habian! hazitegian, marrazketa eta collage lanketaren bidez heldu eta umeek elkarrekin bere irudi propioa sortzeko aukera edukiko dute. Tailerra arratsaldeko 17:00etatik- 19:30etara izango da Errenteriako Torrekua eraikinean. Ainhoa Redondo Pescador ilustratzaileak gidatuko du tailerra, eta bertan, sorkuntza prozesua ezagutzeaz gain, parte-hartzaileek etxera eramango dute beraiek egindako artelana.

 

ainhoa redondo portada eusk

ainhoa redondo barru eusk

 

Zer ikasiko dugu

Tailer  honen bidez Ainhoa Redondok familian une gozagarri eta atsegin bat igarotzeko aukera ematen du, irudi baten sorkuntzaren prozesuan haurrekin batera elkarbanatuaz, eta norberaren sorkuntza iturriarekin lotura aurkituaz.

Marrazketa, monotipo eta collage teknikak erabiliko dira sorkuntza prozesuan. Txikiekin arratsalde pasa bikaina.

Hartzaileak

Tailerrean parte hartzeko haurrak 6-10 urte bitartekoak izan behar dira eta heldu batekin etortzea beharrezkoa da. Ez da ezaguerarik behar, eskulanak gustuko dituen gazte edo helduei zuzendua dago eta gehienez 10 lagunek hartuko du parte (gutxienez 8).

Prezioa

Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza du ikastaro honen antolakuntzarako eta horiek horrela, tailerraren prezioa bikote bakoitzeko 16,00 eurokoa izango da.

Non eta noiz

Noiz: 2019ko azaroaren  16an (larunbata)

Non: Torrekuan, hirugarren solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza z/g)

Ordutegia: 17:00etatik 19:30etara.

 

Izen-ematea

Izena emateko epea azaroaren 14  edo ikastarorako 10 plazak betetzen direnean amaituko da, izen-emate ordenaren arabera.

Izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

E-posta: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Ondorengo inprimakia beteta

 

Ezagutu Ainhoa Redondo Pescador

Betidanik izan ditu gustuko sorkuntza lanak eta txikitatik marrazten aritu da; Handitan Arte Ederrak egitea erabaki zuen, ikus-entzunezko espezialitatearekin batera, beti ere margotzeari utzi gabe. Lizentziatura amaitu ahala, haur eta gazteekin ikus-entzunezko eta plastika irakasle lanetan jardun zuen eta haurren inguruan hainbat proiektuetan lanean ari zela haurren jolasek eta ipuinek erakarri zioten eta ipuinen munduan murgildu zen ilustratzaile moduan.

Bere hitzetan “Ilustrazioek haurren eta helduen mundua batzen ditu; atsegina da, kontu-kontari dabil han-hemenka eta irudiez eta sentsazio berriez mamitzen ditu ipuinak ondorio ederrak sortuz... “

Habian! hazitegian garatzen ari da bere lan eta proiektua.

Bere lana hemen ikusgai: https://www.ainhoaredondo.eus/

 

Sormenean eta lankidetzan oinarrituta ekonomia eraldatuz

Habian! proiektuak Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Xede horrez, Habian! ekintzailetza hazitegia jarri zen martxan eta ekintzaileei laguntza eskaintzen zaie, teknologia berriekin, artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin zerikusia duten proiektuak badituzte. Nolanahi ere, bertan beren jarduerak garatzeko gunea dute.

 

+ Tailerrak

Sorkuntza tailerrean ezin baduzu parte hartu, ez kezkatu. 2020an zehar HABIAN! hazitegiak tailer eta saio gehiago eskainiko ditu.

Edozein argibiderako:

habian@oarsoaldea.eus

943.494.129


Oarsoaldea