PASAIA ETA VICTOR HUGO ETXEA LA HABANAN

La Casa Victor Hugo de Pasai Donibane formará parte de una exposición que tendrá lugar en la capital cubana.

Aurten ospatuko da Kuban La Habanaren sorreraren 500. urteurrena. Hori dela eta, bi urtetik behin ospatzen den Aste Frankofonoaren barruan, Frantziako Kultura, hizkuntza eta ohiturak ikasteko sortutako erakundea den la Habanako Victor Hugo Etxean jardunaldi berezi batzuk ospatuko dira.

2019ko azaroan "Victor Hugo, visionario de la Paz" izenpean ospatuko diren ekitaldien artean Victor Hugoren munduko hainbat adituek, Gerard Pouchain buru dutela, eskainiko dituzten solasaldiak nabarmentzen dira; baita mundu osoan zehar dauden Victor Hugo etxe guztien erakusketa ere.

Duela pare bat hilabete egon zen Pouchain Pasaiako Victor Hugo Etxea bisitatzen eta museo pasaitarrak azarorako antolatzen ari diren erakusketan parte hartu zezan interesa azaldu zuen.

Hau horrela izanda, Oarsoaldeako Garapen Agentziak lanari ekin zion, Pasaiako Victor Hugo Etxeak erakusketan bere tokia izan dezan. Horrela, informazio panel bat egin dute, bertan Hugok Pasaian eman zuen egonaldia eta bere izena daraman etxe pasaiatarrak daukan museoari buruzko informazioa eskainiz.

Pasaia Victor Hugo Etxearen bidez ezagutzera ematea da helburua.. Erakusketa iraunkorraren izena "Victor Hugo, oroimenera bidaia" da. 1902. urtean museo bezala ireki zenetik etxearen parte izan diren hainbat elementu jasotzen ditu, baita Pasaian idazleak idatzitako hainbat testu eta poema, argazki-album digital bat eta ostatu hartu zuen gela. Hain zuzen, bere gelan bertan izan zituen hunkipenen testigu izan gaitezke lokuzio baten bidez.

Idazle famatuak denboraldi bat pasa zuen etxearen bidez, Pasaia mapan kokatuko da.

rollupvictorhugodef_page-0001


Oarsoaldea