EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGO BERRIA KALEAN 2019-2020

La Comisión de Euskera de Oarsoaldea ha publicado el nuevo catálogo de productos en euskera dirigido a niños y niñas y jóvenes de 0 a 16 años. Este catálogo reúne los productos más reseñables y novedades que existen en el mercado.

 

Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

 

Horixe da ba argitaratu den katalogo honen helburua, guraso jendeari haurrentzako euskarazko produktuak  eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak aukeratzen eta bilatzen laguntzea, adierazi du Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak.

Katalogo hau Euskal Herriko beste hainbat udalekin batera atera dute Oarsoaldea eskualdekoek eta ikastetxeen bidez banatu zaie LHko 1. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailako ikasleei, etxera eraman dezaten.

2019-2020ko katalogoa www.katalogoa.eus helbidean ere aurkituko duzue nahi izanez gero.

 

 

euskarazko produktuen katalogoa web

 


Oarsoaldea