EUSKARAREKIN DESKONTUAK OARSOALDEKO ZERBITZU-BULEGOETAN

 

Los establecimientos que participan en el programa "Paper-kontuak, euskaraz nahiago!" han sorteado vales de descuento.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatuta, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak eskualdeko zerbitzu bulegoetan zerbitzua euskaraz ere eman dadin lanean ari dira aurten. Zerbitzu bulegotzat hartu dituzte gestoriak, aholkularitzak, aseguru etxeak, finka administratzaileak eta inmobiliariak.

Urtean zehar egin duten lanketari amaiera emateko, deskontu baleak zozkatu dituzte.

2019an zehar zerbitzuren bat euskaraz baliatu duten bezeroen artean 20€ko  deskontu-baleak zozkatu dituzte parte hartu duen bulego-establezimendu bakoitzean. Parte hartu duen establezimendu bakoitzeko 5 deskontu alegia. Guztira 49 deskontu-bale banatu dira: 22 Oiartzunen, 14 Errenterian, 8 Pasaian eta 5 Lezon.

Egin dezagun guztiok ahalegintxo bat zerbitzu hauetan ere euskarari sarbidea egiteko.

ERRENTERIA

errenteria 2019

Ezkerretik hasita:

Ainhoa Mariano eta Nagore Zeberio: Legez Finka Administrazioa

Mirari Narbarte: Salsamendi Gestoria

Karmele Ibarguen: Jaso Administrazioak

Edu Marquet: Samar Administrazioa

Arantxa Etxezurieta: Udal HIzkuntza Politikako teknikaria

Itziar Ostolaza: Udal Hizkuntza

LEZO

lezo 2019

Argazkian Jesus Mari Martiarena Lezoko alkatea ikus dezakegu, Jalgi Aseguruetako Aitor Olaizolarekin batera.

OIARTZUN

oiartzun2019

Ezkerretik eskubira

Josu Delgado, euskara zinegotzia

Bikogest-eko Marixabel eta Begoña 

Aitzol (ttur-ttur-eko kide)

PASAIA

pasaia2019

Argazkian: Iñigo Alzua , Asier Kortadi eta Iban Cousillas saridunak; Joseba Imanol Santos eta Nerea Cecilia establezimenduko arduradunak bi iskinetan; eta Loreto Osa Pasaiako Udaleko Euskara zinegotzia erdian.


Oarsoaldea