LANTOKIKO PRAKTIKAK EUSKARAZ EGITEKO AUKERA OARSOALDEAN

Cada año se desarrolla en Oarsoaldea un proyecto para que los alumnos y alumnas que cursan Formación Profesional en euskera puedan realizar también las prácticas en el centro de trabajo en euskera. Los responsables de la Comisión de Euskera de Oarsoaldea, de la Escuela Naútico Pesquera de Pasaia y de Don Bosco han dado a conocer en una rueda de prensa el recorrido realizado desde su puesta en marcha en el curso 2009-2010.

 

d-proiek

 

d don-bosco-6

Agerraldian parte hartzaileak ezkerretik eskubira: Ruben Cuadrado (Iaz praktikak euskaraz egindako ikaslea); Loreto Osa -Pasaiako zinegotzia-; Itziar Ostolaza -Errenteriako zinegotzia-; Carlos Lizarbe (Don Bosco GLHB institutuaren zuzendaria); Gema Ces (Pasaiako Blas de Lezo Itsas Eskola).

 

 

Gainerako eskualdeetan bezala, poliki bada ere, D eredua eta B eredua hazten ari dira Oarsoaldeko Lanbide Heziketako bi ikastetxeetan ere. Don Boscon esaterako bi eskaintzak parekatzera iritsi dira dagoeneko.

Oraindik ordea, bada hutsune bat eskaintzari dagokionez, hizkuntzari begiratzen badiogu behintzat. Lantokiko praktikak nagusiki gaztelaniaz egiten dituzte ikasleek, baita D eredukoek ere. Praktiken arauetan hizkuntza irizpiderik ez dagoelako, besteak beste.

 

d don-bosco-4

 

Hori zuzendu nahian, Oarsoaldeko udalek, eskualdeko euskara batzordearen bitartez, eta Don Bosco ikastetxeak esperientzia pilotu bat gauzatu zuten 2009-2010 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Esperientzia pilotu hari esker, praktikak euskaraz egiteko oinarri-oinarriko baldintzak zehaztu zituzten: Instruktorea euskalduna izatea ezinbestekoa da; ikasleari harrera ahoz eta idatziz euskaraz egiteko bideak jartzea; ikaslea mugituko deneko enpresa atalean errotulazioa euskaraz ere egotea, eta azkenik, ikasleak eguneroko lanean erabili beharko duen dokumentazioa euskaraz egotea.

d don-bosco-5

Geroztik, urtez urte, metodologia hori aplikatzen ari dira lau udalak eta Don Bosco eta Pasaiako Blas de Lezo itsas eskola programan parte hartzen ari diren enpresetan. Lan hori Ahize-AEK Aholkularitza etxearen laguntzaz egiten dute. Egitasmoa 5 enpresarekin hasi zen eta iaz 21 izan ziren parte hartu zuten enpresak. Urtero enpresa pare bat egitasmoan sartzeko ahalegina egiten dute arduradunek. Egitasmoa abian jarri zenetik 200 ikasletik gora izan dira praktikak euskaraz egin dituztenak.

 

 

 

 


Oarsoaldea