ESKUALDEKO MUSEOAK BISITATZEKO ABANTAILAK

Visitando un museo de Oarsoaldea, precio reducido en el resto de museos de la comarca.

La mesa de museos comarcal que en su día se puso en marcha a través de la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea viene con una nueva iniciativa junto con la agencia.

 

6 museo dira guztira ekimenean parte hartzen dutenak: Arditurri meategia, Luberri geologia museoa eta Soinuenea, herri musikaren txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian, eta Albaola itsas kultur faktoria eta Mater ontzi museo ekoaktiboa Pasaian.

 

Museoen gaiak ezberdinak dira eta esperientzia paregabeak eskaintzen dituzte: erromatar garaitik ustiatua izan den meategian murgildu, bailarako geologiaren historia bitxia ezagutu, mundu osoko musika tresnak tradizionalak entzun, euskal jantziak historian zehar izan duten eboluzioa ezagutu, egurrez egindako azken euskal atun-ontzia bisitatu edota XVI. mendeko San Juan baleontziaren eraikuntza zuzenean ikusi.

Horrela, promozio berri honi esker, hauetako museo bat bisitatuz gero, 2020 urtean zehar eskualdeko museoak prezio murriztuan bisitatzeko aukera eskaintzen dute.

Horretarako,  esku-orri bat argitaratu du Oarsoaldea Garapen Agentziaren turismo sailak. Esku-orri hau museoetan erakutsi behar da abantailak lortu ahal izateko. Lehen museoan sarrera arrunta ordainduko da eta, hortik aurrera, urte osoan zehar deskontuak lortuko dira museoetan esku-orria erakutsiz.

Aipatutako esku-orria eskualdeko turismo bulegoetan eta museoetan eskuratu daiteke doan.

Informazio gehiago:

Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoa

Madalen kalea, 3. 20100 Errenteria

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

oarsoaldeaturismoa.eus

 

bono museoa 2020 1 bono museoa 2020 2

 

 

 


Oarsoaldea