MOTXIAN EBYKO SARI EMATE EKITALDIA

Este viernes será la entrega de premios del concurso de doblaje Motxian Eby 2020 en Juanba Berasategi de Pasai Donibane.

 

18:30ean hasiko den sari emate ekitaldian Kuadrillategiko gazteak elkartuko dira eta sarituak izan diren bikoizketa lanak ikusiko dituzte pantaila handian. Bikoizketen emanaldiaz gain, magia saio txiki bat izango dute Lezoko Iurgi magoaren eskutik eta Itzal talde pasaitar gazteak kantaldi bat eskainiko die bildutako gazteei.

 

Aurtengo bikoizketa lehiaketara 13 lan aurkeztu dira guztira. Bikoizte lan irabazleak 300 euroko saria izango du eta internauten bozka gehien izan dituenak, berriz, 200 euroko saria. Herri bakoitzeko bozkatuenek ere 50 euroko saria izango dute.

Ikusgarri daude aurkezturiko lan bikainak motxian eby web gunean:

https://motxianeby.eus/2020-edizioa/

 

banner-motxianeby2020

 

 

 


Oarsoaldea