BONO KANPAINA: Covid-19aren ondorioa Oiartzungo herrigunean itxirik egon diren edo beraien jarduera murriztua eduki duten komertzioak beraien aktibitatea berreskuratzeko kontsumoa sustatzeko bono kanpaina

PLAZO

Último día de adhesión a la campaña: 12 de mayo a las 14:00.

 

EPEA

Kanpainara atxikitzeko azken eguna: 2020ko maiatzaren 12a, 14:00ak.

HELBURUA

Covid-19aren ondorioa Oiartzungo herrigunean itxirik egon diren edo beraien jarduera murriztua eduki duten komertzioak beraien aktibitatea berreskuratzeko kontsumoa sustatuko duen bono sistema sortzea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO LEKUA ETA MODUA

Eskabideak aurkezteko modua:

SALTOKIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Saltokia Oiartzunen izatea. Merkataritza guneetan daudenak ezin dute aurkeztu. 
  • Enpresak gehienez besteren konturako 10 langileko lan-taldea izatea kontratatuta. 
  • Covid-19ak eratorritako krisiaren ondorioz kaltetua izana, zehazki, honako modu hauetakoren batean:
  • Establezimendu fisikoa 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz itxi behar izana.
  • Fakturazioa %50 baino gehiago murriztu izana apirilean, 2019ko azken 6 hilabeteetan fakturatutako batez bestekoarekin alderatuta. Zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du. 
  • Galdetegia betetzea.
bonoa oiartzun
 

 

BONOEN EZAUGARRIAK 

  • Oiartzungo Udalak 40 €-ko balioa duten bonoak banatuko ditu parte hartuko duten komertzioetan.  
  • Herritarrak 30 €-rekin bono bat erosi ahal izango du komertzio bakoitzean.   
  • Bono bakoitza 10 €-ko lau bonok osatuko dute.  
  • Erosketaren zenbatekoa balearen zenbatekoa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da eskudirutan itzuliko. 
  • Bonoak edo baleak ezin dira eskudirutan trukatu, eta ez da inola ere itzuliko balio horren zenbatekoa. 
  • Bonoak maiatzaren 18tik aurrera erosi ahal izango dira parte hartzen duten merkataritza eta ostalaritza guneetan. Zerrenda ikusgai www.oiartzun.eus eta www.itturri.eus webguneetan. 
  • Bonoak uztailaren 30a baino lehen gastatu beharko dira.  

DEIALDIAREN ARAUDIA

Bono kanpainaren oinarriak

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Parte hartzeko eskaera orria. (PDF eta WORD)
  2. Otsaileko TC1 agiria, langile kopurua zehazten duena.
  3. Fakturazioa % 50 baino gehiago jaitsi zaienentzako zinpeko aitorpena. (PDF edo WORD)
  4. Galdetegia beteta (behean). Galdetegia bete eta automatikoki bidaltzen da.

KONTAKTUA

Telefonoa: 943490142.

Ordutegia: 08:30-14:00.

covid19merkatariak@oiartzun.eus 

Saltokiei galdetegia


Oarsoaldea