Eusko Jaurlaritzak erabaki du "Kulturako langileentzako programa"-ren bidezko laguntzak eskatzeko epea luzatzea

El plazo se amplía hasta el próximo 1 de junio de 2020.

Araubide Orokorrean zein Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dauden langileei zuzenduta dago deialdia. 

Eusko Jaurlaritzak erabaki du Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako deialdi honetara aurkezteko epea luzatzea. Helburua da laguntzak eskatzen dituzten langile guztiengana iristea, baldintzak betetzen badituzte. Laguntzen aurrekontua ez bada nahiko eskatzaile guztiei erantzuteko, deialdiak mekanismoak aurreikusi ditu laguntzak banatzeko hurrenkera ezartzeko (ez da lehenetsiko eskabidea aurkezteko eguna). Laguntza horiez gain, Eusko Jaurlaritzak kulturaren arloko mikroenpresei zuzendutako 2 milioi euroko partida onartu berri du.

 

kultura18gv

 

Deialdia

Programa hau zuzenduta dago egoitza pertsonala eta fiskala Euskadiko Autonomia Erkidegoan duten, adinez nagusiak diren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean artisten jarduera profesionala duten pertsonei.

Era berean, deialdian jaso da Covid 19aren ondorioz jarduerak eta programak bertan behera utzi behar izan zaizkiela.

Laguntza horiek jaso ditzaketen pertsonak, gainera, era esklusiboan aritu behar dira profesionalki bertan behera geratutako kultura-jardueran. Jarduera horretan esklusiban aritzen direla ulertuko da haien diru-sarreren % 60 hartatik eskuratzen dutenean.

Arau orokor gisa, laguntzaren hileko zenbatekoa hauxe izango da: 2019an izandako dirusarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70aren baliokidea (betiere kultura edo arteari lotutako jarduera kontuan hartuta). Gehienez 1.200 euro jaso ahal izango dira hile bakoitzean. Pertsona eskatzailea kultura edo artearen arloan profesionalki 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra hasi bada, biak barne, zenbatekoa 950 euro/hilabete izango da (gutxieneko soldata, alegia).  Halaber, laguntzak iraungo du 2020ko martxoaren 14tik harik eta Alarma Egoera bukatzea agindu eta kultura- zein arte-arloko ekitaldi kolektibo presentzialetara itzultzea baimentzen den azken egun arte. Gehienezko epe bat ezarri da: 6 hilabete.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aholkularitza pertsonalizatu bat eta bi gida jarri ditu martxan kulturaren langileei zuzenduta, Covid-19aren krisiaren aurrean  martxan jarritako neurri hauen eta beste batzuen berri emateko. Interesatuek Kulturklik Pro-n eskura dezakete aholkularitza hori (kulturklik.euskadi.eus/aholkularitza/).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/05/2002026e.pdf


Oarsoaldea