AISA: HERRITAR ETORRI BERRIENTZAKO HASTAPENEKO EUSKARA ESKOLAK OARSOALDEAN

La Comisión de Euskera de Oarsoaldea en colaboración con los euskaltegis municipales y de AEK de la comarca,  ha organizado cursos de euskera básicos para la población recién llegada a Oarsoaldea.

aisa

Norentzat:

Errenteriara, Lezora, Oiartzuna eta Pasaiara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrentzat.

Helburua:

Euskal Herrira, zehatzago, Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek euskararanzko lehen hurbilpena egitea. Gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea.

Eskolak non emango dira:

Errenteriako eta Pasaiako Udal Euskaltegietan eta lau herrietako AEKren euskaltegietan (Errenteriako Xenpelar AEK, Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK eta Pasaiako Txirrita AEK).

Euskaltegi horietako irakasleek emango dituzte eskolak baina horrek ez du nahitaez eskolak euskaltegietan emango direnik esan nahi.  Eskolak emateko lekua moldatu ahal izango da, beraz, ikasleek nahi luketen beste egoitzaren batera ere.

Ikastaroaren iraupena:

Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta eskolak martxoaren 1etik ekainaren 23ra bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan.

Ikastaroaren modulazioak eta ordutegia ikasleek aukeratu/erabakiko dute, ahal dela, izena emateko orduan edota, bestela, taldekatzeko deia egiten zaienean. Asteko egunak aukeran izango dituzte, asteko bi orduko bi saio egiteko, baita, nahi izatera, larunbat goizetan lau orduko saioa egiteko aukera ere.

Matrikulatzeko epea eta modua:

Otsailaren 15etik 29ra (biak barne). Nork bere herriko udalaren euskara zerbitzura deitu edo joan beharko du.

  1. Errenteriako Euskara Zerbitzua 943 449 613 (Herriko enparantza z/g)
  2. Lezoko Euskara Zerbitzua 943 513 476 (Donibane kalea 2)
  3. Oiartzungo Euskara Zerbitzua 943 493 842 (Fermiñene etxea. Aialde, 3)
  4. Pasaiako Euskara Zerbitzua 943 004 330 (Euskadi etorbidea 61)

Matrikularen prezioa:

Matrikularen prezioa 5 €koa izango da. Matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetu.

Ikasturte amaieran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dute.

Haurtzaindegi zerbitzua:

Aisa ikastaroetan parte hartuko duten gurasoentzako eskola orduetan doako haurtzaindegi zerbitzua eskaintzeko aukera aztertuko da kasu bakoitzean.


Oarsoaldea