ERRENTERIAKO ETXEBIZITZEN ENERGIA-EGOERA IKERTZEKO BISITAK ANTOLATUKO DIRA

 

 

La agencia de desarrollo comarcal Oarsoaldea S.A., sociedad pública formada por los Ayuntamientos de Lezo, Oiartzun, Pasaia y Errenteria, elaboró en 2015 el diagnóstico energético de la comarca y posteriormente diseñó el Plan de Energía de Oarsoaldea, gracias a la colaboración de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

 

 

Aipatzekoa da planaren indarraldia 5 urtekoa dela (2015-2020) eta lehentasunezkoak diren Energia-planeko zenbait helburu nahiz ekintza aurten burutuko direla.

2016. urtean garatzen ari den ekintzetako bat eskualdeko etxebizitzen energia alorreko karakterizazio-lana egin eta ondorengo hobekuntzen jarduketa-planaren prestaketan datza. Ekintza honen helburua etxebizitzetan energia-eraginkortasuna hobetzea da. Horretarako, Oarsoaldea B.A.k kontratatutako Izadi 21 enpresak udalerri bakoitzeko auzo eta eremu bereizgarrienen aukeraketa bat egin du eta bizitoki ezberdinen azterketa eta datuen bilketa-lana gauzatzen ari da, ahalik eta emaitza homogeneo eta ordezkagarriena lortu ahal izateko. Aipatutako azterketatik abiatuz, eraginkortasun energetikoaren irizpideak aintzat hartzen dituen eraikuntzen zaharberritzea hobetzera zuzendutako jarduerak jasoko dituen programa diseinatuko da.

Aipatutako auzo eta eremu bereizgarrienen aukeraketa egiteko etxebizitzetako energia-kontsumo eta eraginkortasunean eragina duten aldagai batzuk erabili dira. Aldagai horien artean etxebizitzen eraikitze-urtea eta ezaugarri sozioekonomikoak aztertu dira, besteak beste. Hori dela eta, hautatutako etxebizitzak 1980 urtea baino lehen eraikitakoak dira, hauetan aurki daitezkeen itxituretako ezaugarri termikoengatik.

Herritarren etxebizitzetara egingo diren ikuskaritzen berri emateko, abuztuan Errenteriako hainbat bizitokitara informazio-gutunak bidali ziren. Ondorengo urrats gisa, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari eta Errenteriako alkate den Julen Mendozak informatu duenez, Oarsoaldea B.A.k kontratatutako Izadi 21 enpresa aldez aurretik aukeratutako etxebizitzetara telefono bidezko harremana egiten ari da. Modu honetan, etxekoak jakinaren gainean jarri eta bisiten egutegia osatuko da.

Herritarrek proiektu honen garapenean parte hartu nahi badute (jabegokoa edo alokairukoa izanda), Izadi 21 enpresarekin kontaktuan jar daitezke 943 49 22 15 telefono zenbakira deituaz. Aipatu enpresako langile teknikariak interesatuekin hitz egingo luke, euren etxebizitza energia-azterketa egiteko baldintzak betetzen dituen ikusi eta bisita egiteko hitzordua finkatzeko. Bisita doakoa da eta teknikariak Oarsoaldea B.A.k izenpetutako paperezko egiaztapena eramango du aztertuko den etxebizitzara


Oarsoaldea