Ekintzaileei lagundu eta ekintzailetza sustatzen jarraitzeko Rural Kutxak eta Oarsoaldeak hitzarmen berri bat sinatu dute

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea y Caja Rural han firmado un nuevo convenio de colaboración con mejores condiciones para seguir fomentando el emprendimiento y el respaldo económico a los nuevos proyectos.

 

Hitzarmena gaur goizean sinatu dute Garapen Agentziako bulegoetan. Erakunde finantzarioaren aldetik, hitzarmena Javier Guerendiain Oliver-ek sinatu du –Rural Kutxan Gipuzkoako arduradunak- bere kidea den  Unai Mendizabal Mitxelenaren laguntzarekin –Oiartzungo bulegoko arduraduna-. Aldiz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren ordezkari gisa hitzarmena Jexux Leonetek, agentziaren lehendakaria eta oiartzungo alkateak sinatu du. Bilera honetara ere Oarsoaldearen gainontzeko administrazio kontseilu kideak bertaratu dira; Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, Sergio Ekiza, Pasaiako zinegotzia eta Jose Angel Sanchez, Lezoko zinegotzia.

Jakin badakigu, hiritarren artean kezka nagusienetarikoa enplegua dela, eta honenbestez, hitzarmena sinatu duten bi erakundeek ekintzaileei zerbitzu osatu bat eskaini nahi diete, enpresa-jarduera berriak sortu eta garatu daitezen eta Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta  Pasaiako garapen ekonomikoa eta enplegua garatzeko xedez.

rural kutxa-oarsoaldea web

OARSOALDEA   

Ezjakintasun ekonomikoak enpresa berriak abian jartzea zailtzen du eta finantzaketa da zailtasun nagusienetako bat, azpimarratu du Jexux Leonetek, Oarsoaldearen lehendakariak.

Oarsoaldeak ekintzaileei laguntzeko dituen lan lerroen artean, horietako bat eskualdeko ekintzaileen arlo finantzarioa hobetuko dituzten ekintzak garatzea da. Hori dela eta, abantaila bereziak izan ditzaten, finantza-erakunde tradizional desberdinekin hitzarmenak sinatu ditu urte hauetan zehar eta banku etikoarekin ere kontaktuak izan ditu, mota honetako erakundeekin hitzarmenak lortzeko.

Kasu askotan ekintzaileek ez dute hasierako kapital propiorik edukitzen eta zailtasun hauei aurre egiteko, Oarsoaldeak bonifikaturiko finantzazio lerroetara sarbidea eskaintzen du, gaur Rural Kutxarekin sinatu berri duen hitzarmena bezalakoak.

 

RURAL KUTXAREKIN HITZARMENA BERRIZTATU

Rural Kutxa, garapen ekonomikoarekin konpromisoa duen erakundea da eta negozio bat abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntza eskaintzen die. Horrez gain, Rural Kutxak eskaintzen dituen baldintzak gure eskualdeko ekintzaileek gehien aukeratzen dituztenak dira.

Zentzu honetan, “Línea INICIA” dauka, enpresa gazteei lagundu eta finantzazioa errazteko.

 

Gaur sinatu berri duten hitzarmenaren bidez, honako hobekuntza hauek lortu dira:

  • Gehienez 2 urte dituzten enpresak baldintza hauen onuradun izango dira.
  • Maileguan, 2 urte arteko gabezia aukera izango lukete.
  • Zenbatekoa handitu egiten da 150.000 euro arte.
  • INICIA lerroa osatu egiten da ebazpena duten diru-laguntzen aurreraikin lerro batekin.

Horrez gain, Rural Kutxa Oarsoaldeko ekintzaileei honako hau eskainiko die:

  1. “Linea Inicia” deritzon  eta abantailak dituen finantza-bide bat eskainiko die Oarsoaldeak gainbegiratzen dituen proiektuei.
  2. Ekintzaileek, Oarsoaldea eskualdean kokatua dagon eta ekintzaileetan espezialitua dagoen aholkularitza-kontsultoretza enpresa batera sarbidea izango dute lehentasunezko baldintzetan. Aholkularitza zerbitzuez gain, ekintzaileei bideratutako zerbitzu zehatzak jasoko dituzte, hala nola, prestakuntza, mentoring edo networking.

 

OARSOALDEAk, enpresa-proiektua garatzeko aholkularitza zerbitzua eskainiko du, Enpresa Txikiei Laguntza Sailaren bidez. Proiektuaren lanketa Eskualdeko Garapen Agentziaren laguntzaz egin duten ekintzaileek, Rural Kutxak hauentzat eskaintzen dituen programen onuradun izateko eskaera egin ahal izango dute.

 

Labur esanda, bi erakundeak eskualdeko ekintzaileen ideiak enpresa bihur daitezen elkarrekin lanean ari dira.

 

Ametsik baldin baduzu, egi bihurtzen lagunduko dizugu. Jarri gurekin harremanetan:

 

Telefonoa: 943 494 129

Emaila: oarsoaldea@oarsoaldea.eus

Web: www.oarsoaldea.eus


Oarsoaldea