Creando futuro

ARRATSALDE PASA OSASUNTSU ETA DIBERTIGARRIA

11/04/2017

 

Labore Oarso egitasmo ilusionagarriaren denda inauguratu berria dela aitzakia hartuta, ekintza parte-hartzaile, sortzaile eta jostagarria antolatu dute Oarsoirriak-ek, Laborek eta Plasmak apirilaren 22ko larunbat arratsalderako.

Jarduera Laborek Oiartzungo Ihurritan duen pabilioian bertan egingo da (eguraldiaren arabera, aterpean edota aurreko belardian) arratsaldeko 16:30etik 18:00ak arte, gutxi gora-behera.


Arratsalde pasak osagai edo atal ezberdinak izango ditu:

  •   Bertan muntatuko den PLASMA tramankuluaz baliatuz, Kristina Osa adituak elikadura osasuntsuaren piramidea erakutsiko die guztioi marrazki eta irudien bitartez. Haurrek eta helduek marrazki eta irudien bidez tramankulua apainduta utziko dute!
  •   Segidan, jolas eta dinamika parte-hartzaileen bitartez auzolanaren eta parte-hartzearen inguruan hausnartuko dute bertan biltzen direnek, landareak landatu eta haziak ereingo dituzte, eta askari osasuntsu bat prestatu eta dastatuko dute guztien artean!

labore oarsoirriak plasma

Antolatzaileek adierazi dute familiak autoz, bizikletaz nahiz oinez joan daitezkeela Laboreko arratsalde pasa honetara. Autoz joanez gero, ordea, Ihurritako industrialdean edota futbol zelaiaren ondoko aparkalekuan utzi beharko dira autoak.

Jexux Leonetek, Oiartzungo alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, arestian aipatutako hiru egitasmoek, Labore Oarso, Oarsoirriak eta Plasmak, auzolanak uztartzen ditu; PLASMA,  pertsonen gaitasun sortzailea eta auzolanerako gogo eta ohiturak indartzeko sortua; LABORE OARSO, elikaduraren esparruan auzolanean finkaturiko proiektu profesionala eta OARSOIRRIAK, herriak sortu eta bizi duen aisialdirako apustua, sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz.

Hiru egitasmoak bat eginda, familian egiteko moduko ekintza polita antolatu dute eta jendea bertaratzera animatu dute antolatzaileek eta baita Jexux Leonetek ere.



Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus