Hamaika ekimen dituen Errenteriako 1. Energia Astea.

12/06/2017

Coincidiendo con la Semana Europea de la Energía Sostenible de 2017, y organizada por el Ayuntamiento de Errenteria, desde el 15 al 22 de junio se celebrará la 1ª Semana de la Energía de Errenteria.

Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horretan, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko. 2020 urterako errenteriarrok 2007an baino %20,16 CO2 isuri gutxiago isurtzeko helburua jarria dugu, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren baitan. Beraz, erronka horren aurrean, pausoak emateko ezinbesteko jarduerak antolatu ditu Udalak.

 

energiaastea 2017

 

Energia astearen baitan, mota ezberdinetako ekimenak antolatu ditu Errenteriako Udalak; hitzaldiak, filma eta Energia Azoka.

Gizartean pil-pilean ditugun bi gaietan sakontzeko aukera izango dugu: Garoñako zentral nuklearraren bideragarritasunaz eta bere etorkizunaz hitz egingo dugu. Hondakinen Errausketaren ondorioz benetan zenbat energia balorizatzea lortzen den zehaztuko dugu eta Gipuzkoako eta Bizkaiko errauste planten ezaugarri nagusiak azalduko digute.

Argi-indarraren faktura txikiagotzeko, Goienerrek potentzia eta tarifarik egokiena zein den aukeratzen irakatsiko die bertaratzen direnei, horretarako arreta pertsonalizatu-zerbitzua ere eskainiko da doan.

Etxeetan kosterik gabeko edo koste txikiko neurrien bidez energia aurreztu daitekela irakatsiko dute, Etxeetako fatxada edo teilatuetan obrak egin behar direnean, birgaikuntza energetikoaren onurak eta lor daitezkeen diru-laguntzen informazio zuzena jasoko dute herritarrek Oarsoaldeko arkitektoa den Xabier Sanchez-en eskutik. Herrian egin diren birgaikuntza praktika egokien azalpena egingo dute Iñaki Retegui, Eujenio Olaizola eta Izaskun Recarte arkitektoek.

Ezin aipatu gabe utzi Mañana” mundua aldatzera bultzatuko gaituen filma doan ikusteko aukera izango dela Niessen Zinemetan

Energia astearen egun nagusia izango da ekainaren 17a: Zumardian energia azoka ospatuko dugu. Bertan energia berriztagarri eta energia eraginkortasunaren ingurukoen berri izango dugu Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik. Herriko asmatzaile den Oscar Jimenezen proiektuak ezagutzeko aukera ere egokituko zaigu. Hibaika arraun elkarteko haur eta kadete mailako neska-mutilek, ergometroekin, energia ekoizpenerako WATT erronka aparta egingo dute.

Energia azoka horretan etorkizuneko ibilgailuen erakusketak bere txokoa izango du; 6 kotxe markek 15 ibilgailu elektriko eta hibrido ekarriko dituzte, eta zuzenean, kotxe saltzaileekin izan ditzakegun zalantzak argitzeko aukera izango dugu, bai eta hainbat ibilgailu gidatu eta probatzeko aukera ere.

Beraz, aste horretako ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu behar dizuegu, etorkizuna eraikitzeko energia izan dezagun!

IKUSI HEMEN EGITARAUA

 

energia_astearen_aurkezpena

 


Oarsoaldea