ESKURATU ZURE ARGINDAR KONTSUMOAREN DATUAK ETA MURRIZTU ZURE KONTSUMOA

 

Talleres prácticos y gratuitos en Oarsoaldea sobre cómo obtener información y poder tomar las medidas necesarias para reducir nuestro consumo energético en el hogar, comercios o pequeñas empresas

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerrak antolatu ditu datozen asteetan.

 

argitu eusk

Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea da.

Argitu 2015ean proiektu piloto batekin gauzatu zen etxeetako argindar kontsumoaren murrizketa eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko. Bertan, parte hartu zuten 400 etxeek argindar kontsumoa ia %6 murriztea lortu zuten eta argi gelditu zen etxeko kontsumoen datua ezagutzea zuzenki erlazionatua dagoela bere murrizketarekin. 

Oarsoaldea eskualdean egingo diren tailerren datak hauek izango dira eta bertaratzeko ezinbestekoa da izen-ematea egitea:

 

HERRIA

EGUNA

ORDUA

TOKIA

IZENA EMATEA

OIARTZUN

2017-11-17

18:30

Oiartzungo udaleko bilkura aretoan

edurne@izadi21.eus    

628-532-303

PASAIA

2017-11-21

      17:30

Trintxerpeko Alkateordetza

 edurne@izadi21.eus   

628-532-303

ERRENTERIA

2017-12-13

      18:30

KZ gunean (Olibet, 6)

edurne@izadi21.eus   

628-532-303

 

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, Foru Aldunditik abian jarri dituzten ekintza hauek garapen agentziak dinamizatu eta koordinatzen duen Oarsoaldeko Energia Planarekin zuzenean lotua dagoela eta herritarrek ahalik eta informazio gehien jasotzea du helburu, norberak bere etxean, eguneroko bizitzan, beharrezko neurriak har ditzan energia aurrezteko.

 


Oarsoaldea