Gabonak etxetik pauso batera

 

 

Planes navideños en Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia:

gabirudia

 

Pasaian

Albaola Itsas Faktoriak abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 7ra (6an itxita dago) familian egiteko honako jarduera hau antolatu du: Altxorren mapa.

Haur bakoitzak altxorren mapa bat eskuratuko du museoko harreran, Faktoria bisitatzen duen bitartean bete dezan. Mapa honen protagonista Txo Mikmak txikia izango da, eta bere laguntzaz pistak eta erronkak gainditu beharko dira. Honela, haurrek mapako mezua argitu beharko dute. Beharrezkoa da haurrak heldu baten laguntzaz joatea.

Pasaiako kultura-agendatik nabarmentzen ditugun beste zenbait jarduera: abenduaren 26an, 27an eta 28an Gabonetako Haur Jaia herriko lau barrutietan, besteak beste.

Lezon

Abenduaren 20an 18:00etan Gabonetako kontzertuak izango da Gezala Auditoriumean, sarrera doan izango delarik.

Bestalde, abenduaren 24ra bitarte Euskal Liburu eta Disko azoka izango da Kultur aretoan. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta Gabonetarako opariak aurkitzeko aukera paregabea izango dugu bertan.

Gabonetan beste zenbait planez ere gozatu ahal izango dugu Lezon: abenduaren 21ean 18:00etan "Agure zaharraren oparia" ipuin musikatua antolatu da Gezala Auditoriumean, sarrera doan. 24an Gabon kantak, Kalejira eta Olentzeroaren etorrera egingo da. 25ean 11:30etik aurrera Olentzeroari ongietorria emango zaio eta oparien banaketa egingo da. 31ean 11:30ean Muxiko Tailerra ospatuko da Gurutze Santuaren plazan eta urtarrilaren 5 eguerdian, 12:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek "Borobilean" ikuskizuna eskainiko digute Bekoerrota kiroldegian.

Errenterian

Gabonetako kultura-eskaintza zabalaz gozatu dezakegu urtero Errenterian. Aurten nabarmentzekoak dira:

Jantziaren Zentroan baserritar jantzien erakusketa dago ikusgai, urtarrilaren 7ra arte. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitarteko 16 jantzi ikus daitezke bertan, bai originalen errepliken edo eta argazkien bidez. Larunbatetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 ordutegian eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00etara egongo da zabalik.

Bestetik, abenduaren 21ean San Tomas Feria ospatuko da egun osoan zehar Gamon Zumardian. Txistorra-postuak, baserriko eta artisau produktuen salmenta, barazki eta animaliak ikusgai eta hainbat kultura-jarduera izango dira bertan.

Abenduaren 30ean Gabon Abesti sariketa Probintziala ezagunaren 71. edizioa ospatuko da. Ereintza Elkarteak antolatzen du hau, Errenteriako udal kiroldegian. Goizean, 12:30ean, "Horra Horra" kontzertua eskainiko da. Bertan 400 haurrek hartuko dute parte. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera helduen txanda izango da.

Gabonetan zehar Errenterian antolatu diren beste hainbat ekitaldi: abenduaren 22an 20:00etan Zaria abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du Fatima parrokian eta egun berdinean Benito Lertxundiren kontzertua izango da udal kiroldegian. 23an 17:00etatik aurrera Olentzero eta Mari Domingiren etorrera egingo da Errenteriako kaleetan zehar. 26 eta 30ean Disney pelikuletan oinarrituriko Dantza Ikuskizuna izango da, bi emanaldi izango ditu: bat 16:00etan eta bestea 19:00etan. 28an Landarbaso abesbatzak Gabonetako Kontzertua eskainiko du 20:00etan Fatimako parrokian eta 31an Urte Zaharreko koplak abestuko dira hiriguneko kaleetan zehar arratsaldeko 18:30ean.

Oiartzunen

Oiartzunen ere jai giroa izango da nagusi Gabonetan. Hauek dira aurreikusita dauden zenbait jarduera: abenduaren 23an "Moons Fields" Gospel kontzertua arratsaldeko 18:00etan Lartaungo Doneztebe elizan, abenduaren 24an herriko ikastetxeetako haurrek "Olentzero kantari" emanaldia emango dute, 10:00etan eta 11:00etan Elizalde auzoan. Egun berdinean, arratsaldeko 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingi izango dira Doneztebe plazan, eta abenduaren 29an Anje Duhaldek kontzertua eskainiko du 22:00etan Oiartzungo Udaletxean.

Informazio gehiago: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus / oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea