OARSOALDEAK HAZILAN programaren zazpigarren edizioa aurkeztu du

¿Qué más podemos hacer para encontrar un trabajo acorde a nuestro perfil?

 

HAZILAN programaren zazpigarren edizioaren bidez galdera horri erantzun nahi dio OARSOALDEA Eskualdeko Garapen Agentziak.

Ez dago sekretu edo magiarik, gugan dago gure auto-konfiantza eta arrakasta hobetzeko behar dugun guztia. Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILANek lagunduko gaitu bide horretan, norbere eta lanbide konpetentzietan 80 orduko  hasierako prestakuntzaz eta ondoren, bakoitzaren lan-profilarekin erlazionatutako enpresetan praktika aldi bat egiteko aukeraz.

Jose Angel Sanchezek, Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, ekimen hau aurreko saioen arrakastak babesten du. 100 pertsona dira jadanik Hazilanen aldeko apustua egin dutenak. Pertsona hauetatik %80tik gora lan munduan txertatzea lortu du eta balorazio oso baikorra egin dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

hazilan-logoguztiakigo2019

 

hazilan 7 edizioa eusk

Baldintzak eta izen-emate epeak

Aurreko edizioetan bezala, HAZILANen parte hartzeko baldintzak 20 eta 44 urte bitartekoa izatea, LH2 edo Goi mailako titulazioa izatetik unibertsitate titulazioa izateraino eta langabezian edo jardunaldi partziala izatea dira.

Izen-emate epea zabalik dago eta informazio-saio bat eskainiko zaie interesa adierazten dutenei. Oarsoaldeatik baldintzak betetzen dituzten guztiak izena-ematera animatzen ditugu. Informazio gehiago nahi duenak 943 510 200 telefono zenbakira dei dezake edota olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi.

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus


Oarsoaldea