ERRENTERIALAN, doako Prestakuntza eta Enplegu programan parte hartzeko epea apirilaren 30ean amaitzen da

Este programa dirigido a jóvenes de entre 16-30 años y que están en desempleo,  es una buena oportunidad para lograr una formación específica y un empleo de calidad, además, cobrando 180 €/mes a lo largo de los 8 meses que dura el proceso formativo.

 

Azken urteetan, enplegu arloan ikusi dugun errealitatea, gazteek lan merkatuak eskatzen ez dituen prestakuntza ikastaroak edo formakuntza hautatzen dutela da. Geroz eta gehiago dira arazoak dituzten enpresak, behar dituzten perfileko pertsonak aurkitzeko eta denboraren poderioz, behar hau areagotzen joango da, industria sektoreko profesionalak beraien jubilazio prozesuarekin hasten direnean.

Horiek horrela, eta Oarsoaldea eskualdeko enpresek duten eskaeraren azterketa batean ikusitakoa oinarri harturik, ERRENTERIALAN doako Prestakuntza eta Enplegu programa sortu da. Programa honen bidez, 50 pertsonei prestakuntza zehatz bat emango zaie, lan munduan txertatzeko beraien aukerak areagotuz. Horrez gain, ikastaroak irauten dituen hilabeteetan zehar 180€ emango zaie hilean eta enpresetan praktikak irauten duen denbora tartean ere. 

lana behar duzu_

3 ESPEZIALITATE

Modu honetara, 3 ziurtagiri profesional eskainiko dira eta bakoitzean sektore bakoitzari dagokion enpresa praktikak egingo dira.

3 ziurtagiri profesionalak hurrengoak dira:

  •  Ekipo elektronikoen zainketa (680 ordu).
  •  Kudeaketa-aplikazioetako egiturazko lengoaien programazioa (700 ordu).
  •  Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura (680 ordu).

Prestakuntza espezifikoaz gain, zeharkakoa ere emango da parte hartzaileen gaitasun digitala, autoestimua, taldean lan egiteko gaitasuna, ingelesa, etab. lantzeko.

Programa guztian zehar akonpainamendua egongo da, tutorizazio eta orientazio forman. Programa 2018ko maiatzetik abendua bitartean egingo da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Lan lerroak horiek izanik, hainbat dira parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

  1.       16 eta 30 urte artean izatea.
  2.       Errenterian erroldatuta egotea, nahiz eta inguruko herritarrek ere izena eman ahal izango duten (lehentasuna Errenteriakoei emango zaie).
  3.       Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea.
  4.       Gutxienez Derrigorrezko Bigarren Heskuntza (DBH) titulua izatea.

 

IZEN-EMATEA NOLA:

Izen emateak olibet@oarsoaldea.eus helbidera mezu bat bidaliz, 943 510 200 telefonora bideratuz, edo 08:30 – 14:00 ordutegian Errenteriako Olibet 6 zenbakiko bulegoetara hurbilduaz egin daitezke. Eskaera egiteko azken eguna apirilaren 30a da (apirilak 30 barne).

Udalak, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentzia eta Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuarekin batera, Europako Gizarte Funtsak gazteen enplegua sustatzeko  ematen dituen laguntzen baitan, gazteei zuzentzen zaien enplegu eta prestakuntza programa integral hau garatu du. 50 gazte lan munduan txertatzea helburu duen egitasmoa.

 

Zeren zain zaude?

Eman izena!

Irakasle bikainak daude zure zain!

 

+ info aquí

errenterialan euskaraz euskarri

 

 

 

 


Oarsoaldea