PASAIA, BADIA INDUSTRIALA

Los días 24 de noviembre y 15 de diciembre se realizarán visitas guiadas en barco por la bahía pasaitarra, para conocer y poner en valor su historia y patrimonio industrial.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Industrialdiaren, Euskadiko Industria Turismoaren nazioarteko astearen, lehen edizioa antolatu berri du. Euskadiko industria-turismoaren baliabide nagusiak ezagutarazteko eta hauei balioa emateko asmoarekin sortu da Industrialdia. Euskadiko eskaintza turistikoa aberasteko eta osatzeko xedearekin, bertan eta nazioarte mailan esperientzia azpimarragarriak erakusteko, zenbait jarduera antolatuko dira.

Jarduera hauen baitan, datozen azaroaren 24an eta abenduaren 15ean, bisita gidatuak antolatu dira itsasontzian Pasaiako badian zehar.

Historian zehar, itsasoa eta metalurgiarekin lotutako zenbait industriaren lekuko izan da Pasaiako badia, hainbesteraino non inguruko lurraldea itxuratzeko erabakigarria izan den. Badiaren historia ezin da azaldu industriaren historia azaldu gabe.

Itsasontziz egingo dugun ibilbide honetan historia honen leku adierazgarrienak ikusi eta balioetsiko ditugu.

Bisitak Trintxerpeko Hospitalilloko kaian hasiko dira, 10:30ean euskaraz eta 12:00etan gazteleraz, eta 60 minutuko iraupena izango dute.

Aurretik izena ematea beharrezkoa izango da 688 818 017 telefono zenbakira deituta edo info@kultour.pro helbide elektronikora idatzita. Bisita gidatuaren prezioa 7€koa da.

pasaia-8313


Oarsoaldea