Geroa ereiten

EKONOMIA SOZIALA

    

2) Oarsoaldeko ekonomia sozial, solidarioa eta kolaboratiboaren I. topaketa. “Teknologia soziala: teknologia pertsonen bizitza hobetzeko tresna bezala”

Dagoeneko eskuragarri daude Oarsoaldeko ekonomia sozial, solidarioa eta kolaboratiboaren 2 topaketaren aurkezpenak:

Ines Bebea. Telekomunikazioko Ingeniaria, aktorea eta hezitzailea. Ondula Elkartea.
            Hitzaldia: "Hodeia desmuntatzen: burujabetza teknologiko batentzatko erronkak eta esperientziak"

aurkezpena ikusi

  Adriana Martínez.  APTESeko zuzendaria. Teknologia soziala bultzatzeko Elkartea.
           Hitzaldia: “Gizartearen arazoen konponketa teknologiaren hibridazioari esker”

aurkezpena ikusi

Gema Climent.  Ikertzailea eta Nesplorako fundatzailea. Europako Komisioko 2017ko ”Emakume berritzaile” sariaren finalista.
           Hitzaldia: “Nesplora: giza jokaerak aztertzen ditugu sortuberri diren teknologiekin”

aurkezpena ikusi

1) Oarsoaldeko ekonomia sozial, solidarioa eta kolaboratiboaren I. topaketa.

"Gizarte- aurrerapena errazten duen enpresa-eredu berrirantz"

Dagoeneko eskuragarri daude Oarsoaldeko ekonomia sozial, solidarioa eta kolaboratiboaren I topaketaren aurkezpenak:

Ekai Research, S.L.

Hitzaldia: "Oarsoaldea: enpresa ikuspegia eta gizarte - ekonomiaren sustapena" ikerketa- azterlana aurkeztea.

aurkezpena ikusi

Iruñako Landare Kooperatiba.

Hitzaldia: "Elikaduraren burujabetza bultzatuz. Funtzionamenduan eta hasiz esperientziak: Iruñako kontsumo kooperatiba". Oarsoaldean kontsumoko kooperatiba.

aurkezpena ikusi

Lea Artibaiko Garapen Agentzia

Hitzaldia: " Ekonomia urdina. Eredu berriarekin esperimentatuz. Lea Artibai esperientzia abian"

aurkezpena ikusi

2) KoopFabrika, ekintzailetza sozialerako programa martxan

KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da, Oarsoaldean eskaintzen den lehena. Formakuntza, saretzerako laguntza eta proiektuen jarraipena eskaintzen ditu. Beste eskualdeetako aurrekari eta esperientzietatik abiatuta jauzia eman eta aurten hiru eskualdetan burutuko da programa modu bateratuan: Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean estreinakoz.

koopfabrikaona_oarsoaldea

Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. Horretarako hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa:

  • Proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian direnak.

  • Orain arte elkarte forman jardunean aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera antolatu nahi duten taldeak.

  • Enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa dutenak.

iNFO +:

http://www.oarsoaldea.eus/eu/oarsoaldea/prentsarentzat-gunea/prentsa-oharrak/741-koopfabrika


oarsoaldea@koopfabrika.eus

koopfabrika.eus/

943 013 297


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus