Geroa ereiten

Enpresa Zentrua. Gelen alokairua

cen-muntaia

Oarsoaldeak bere gune batzuk enpresen eskura jartzen ditu bezeroen bilerak edota lan-taldeen bilerak, erakusketak, produktuen aurkezpenak, ikastaroak eta enpresa arloko topaketa ezberdinak antolatu ahal izateko.

Erabilera anitzeko guneak, irisgarriak, klimatizatuak, WIFI-arekin eta estrategikoki Oiartzunen kokatuak, autopistatik metro gutxitara eta parking zabal batekin enpresek nahi adina, bilera, aurkezpen, ikastaroak eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko sortuak.

Pasaia Gunea

silueta-pasaia

25 petsonentzat lekuarekin, Pasaia Gunea hitzaldi, konferentziak, ikastaroak eta jardunaldiak egiteko ezinhobea da. Gela handi hau, klimatizatua izateaz gain, WIFI-a, proiektorea, arbela eta pantaila dauka. Aretoa modulagarria da eta ikastaro bakoitzaren beharretara egokitzen da.

pasaia gunea

Errenteria gunea

silueta-errenteria

12 pertsonentzako lekuarekin eta WIFI-a, aire egokitua, proiektorea, arbela eta pantailarekin, Errenteria Gunea bilerak, ikastaroak eta abar egiteko ezinhobea da.

errenteria gunea

Teknologia berrien gela

informatika gela

Areto klimatizatu hau, on-line prestakuntza emateko pentsatuta dago eta 12 ordenagailu, proiektorea eta pantaila ditu. Ordenagailuetan Windows sistema, office-a eta adobe acrobat-a instalatua dago eta internetera sarbidea badu. Gela honen alokairuak inprimategi zerbitzua ere eskaintzen du.

saltoka haurra

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus