Gure eskualdeko behatokia Ezagutzaren Kudeaketarako tresna bat da. Datuen bitartez, eskualdeko errealitatearen analisia eskaintzea du helburu. Analisi hori tresna baliagarria izan daiteke eskualdeko errealitate sozio-ekonomikoa ezagutzeko eta ulertzeko.
Funtzio nagusiak honako hauek dira:
Udalerriari buruzko informazio estatistikoa aurki dezakezu hemen, modu azkar eta errazean. Datu base honetan udalerri mailako 500 adierazle baino gehiago biltzen dira sistematikoki. Datuak aukeratzeko hiru aukera daude: lurraldearen arabera, gaiaren arabera edo daten arabera.
Ez dira datu kuantitatiboak bakarrik azaltzen, baita datu hauek estatistikoki analizatu eta mapa tematikoak egiteko aukera ere. Mapa tematiko hauek s-map 2007 Standard doako aplikazioaren bitartez egiten dira. Programa hau emaitzen orrialdetik jaitsi daiteke.
Guk egindako ikerketa, txosten eta dokumentu guztiak izango dituzu eskuragarri eskubi aldeko argitalpenen atalean (Ekonomia eta enplegu buletinak).
Sarean aurkitu ez duzun datu bati buruzko kontsulta pertsonalizatua egin nahi baduzu, telefono, fax edo korreo elektronikoaren bitartez jar zaitezke harremanetan Hiri-Behatokiko taldearekin.
2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagutza sortu eta eskaintzea da.
Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagutza eskaintzera datorren behategia da.
Ekonomia eta gizartea lurraldeari estuki loturiko kontzeptuak dira. Gizarte orok bere lurralde eta biztanleriaren ongizatea bermatu behar du, orainaldian, nahiz etorkizunean.
Lurralde zein sektore arteko lankidetzatik hasten da tokiko arazo zein nazio mailakoei egoki erantzuteko bidea.
oarsoaldea@oarsoaldea.eus
943 494 129
Bezeroari arreta zerbitzua: 09:00-14:00
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894