Geroa ereiten

Oarsoaldea, Hausnarketa Estrategikorako Prozesu berria

oarsoaldea-2025

Oarsoaldea eskualdeak, aurreko mendeko 70.hamarkadatik hona jasan ditugun krisialdi garai desberdinen efektuak modu esanguratsuan pairatu ditu, baita azken urteetako krisialdia ere. Tradizionalki genuen eredu soziekonomikoak, portuko eta metal-mekanikako industrian oinarritutako aktibitateak alegia, krisi sakona pairatu du. Hau guztiaren ondorioz, eskualdean egoera ekonomikoa eta gizarte egoeraren adierazle okerragoak izan ditugu Gipuzkoa mailan behatu direnekin alderatuz.

Horiek horrela, eskualdeko Plan Estrategikoa egitea aukera bikaina da lau udalerriek etorkizuneko ikuspegi bateratu bat izan dezaten eta tokiko eragina izango duten proiektu bultzatzaileen garapenaren bidez gure eskualdea dagokion tokian kokatu dezagun.

Oarsoaldea eskualdearen Garapen Sozioekonomikorako Plan Estrategikoaren bidez ikuspegi bateratua lortzeko, prozesu parte-hartzaile batean oinarritu behar gara, non gizarte eragileak, eragile ekonomikoak eta erakundeek beraien ikuspuntua ezagutarazi eta ekarpenak egin dezaten.

 Honenbestez, Oarsoaldea eskualdea, lurralde honetako garapen sozioekonomikoan oinarrituz, eskualdeko 2017-2025 Plan Estrategikoa garatzen ari da. Xedea, eskualdeko bokazioa zehaztea da, bere potentzialidadea garatzea ahalbidetuko duten lerro gidak definitzea eta proiektu estrategikoek modu eraginkorrean aurrerapausoak eman ditzaten, arlo publikoan sortze baldintzak identifikatuz.

Lortu nahi ditugun helburuak

  • Eskualdearen egungo egoera sozioekonomikoari buruzko ezagutza elkarbanatu.
  • Eskualdearen garapen sozioekonomikoarekin lotutako etorkizuneko erabakiak hartzeko oinarri bezala erabilgarria izango den hausnarketa bat egin.
  • Eskualdearen garapen sozioekonomikoari buruzko estrategia zehaztu, epe ertaina eta epe motzean eskualdean sustatu behar diren proiektu estrategikoak modu eraginkorrean garatzeko sortu behar diren baldintzak identifikatu ahal izateko.
  • Eskualdeko eragile ekonomikoen eta orokorrean hiritarren inplikazioa eta parte-hartzea erraztu, baita garrantzitsuak diren erakunde eta bestelako eragileena ere.
  • Garapen Agentziaren egitura eta ekintza arloak egokitu, zehazturiko planaren helburuak lortu ahal izateko.

Aurreikusitako egutegia

Plan Estrategikoa prozesu ireki eta parte-hartzaile batean oinarritzen da, eragile publiko eta pribatuek beraien ezagutza elkarbanatu eta eskualdeko Planera ahalik eta atxikipen sozial eta politiko handiena lortzeko.

Gizarte eragileen, eragile politikoen eta eragile ekonomikoen ekarpenak bideratzeko tresna metodologikoetako bat, HAUSNARKETA TALDEAK EDO TAILERRAK izaten dira non, erronkak eta proiektu egituratzaileak identifikatuko diren, eskualdeak bere etorkizunari modu dinamikoan eta indarrez erantzun diezaion. Aipatu taldeetan, gailenduko dira eskualdea erreferentzi eta ekintza unitate gisa kokatzen duten ikuspuntuek.

Tailerra desberdinak egiteko aurreikusia dagoen egutegia honako hau da:

Mahaia

Data eta ordua

Non

ITSASOA ETA ITSAS ENERGIA

Martxoak 13, 16:30

Pasaia

PERTSONENTZAT ZERBITZUAK

Martxoak 15, 9:30

Errenteria

INDUSTRIA ETA BERRIKUNTZA  

Martxoak 16, 16:30

Lezo

SORMEN EKONOMIA

Martxoak 20, 16.30

Errenteria

MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA TURISMO ZERBITZUAK

Martxoak 22, 9:30

Pasaia

LANDA, NATURAGUNEAK, HABITAT ETA LURRALDEA

Martxoak 23, 16.30

Oiartzun

ERRENTERIA: Tknika - Zamalbide Auzoa z/g

LEZO: Tomas Garbizu Musika Eskola - Arretxene Kalea 3

OIARTZUN: Udaletxeko Areto Nagusia - Donestebe Plaza, 1

PASAIA: Udaletxeko Areto Nagusia - Donibane Kalea 19

bidali diezaguzu

Helbide elektroniko honen bidez, Oarsoaldearen hausnarketa estrategikoaren garapenerako prozesuan parte hartu dezakezu:  oarsoaldea2025@oarsoaldea.eus.

Oso erraza da!

Adierazi ezazu zer gustatuko litzaizukeen Oarsoaldeak kontuan hartzea etorkizunean, mezuaren “gaia”-n zehaztu ze gaia nahiko zenuke jorratzea eta bidali diezaguzu zure ekarpena!!

Mezuan adierazi mesedez zure izena, gaia, udalerria eta proposamen zehatza.

Mila esker parte-hartzeagatik!

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus