Geroa ereiten

Enplegu Saila

img_depempleo_eu

Lana bilatu nahi duzu?

Oarsoaldean lan bat bilatzeko tresnak uzten dizkizugu eta tresna horiek erabiltzen laguntzen dizugu.

Gure lan poltsan izena eman dezakezu  edo eskualdeko enpresen lan eskaintzak kontsultatu.  

Gure ordenagailuak erabil ditzakezu, datu baseak eta abar... bilatzen duzun hori aurkitzeko.

Badakizu zein espezialitateetan lan egitea gustatuko litzaizukeen?

Zure perfilarekin bat datozen lan aukerak analizatzen laguntzen dizugu, zure helburuekin bat datozen enpresekin harremanetan jartzen gara, eta zurekin batera prestatzen ditugu Curriculum Vitae-a eta lan elkarrizketak. 

Prestakuntza behar duzu?

Horrela bada prestakuntza ikastaroak eskaintzen dizkizugu eta baita enpresetan praktikak ere. 

Ikastaro hauek eskualdeko enpresek dituzte beharren arabera diseinatuta daude, eta lanpostu bat lortzeko aukerak benetakoak dira.

Zure enpresa sortu nahi duzu eskualdean?

Oarsoaldea zure zalantzak argitzeko prest dago eta zure enpresa sortzeko eman behar dituzun urratsak egiten lagunduko dizu. Zure proiektuaren bideragarritasuna aztertzen dugu zurekin eta proiektua gauzatzen laguntzen dizugu.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus