Geroa ereiten

Komunikazioa, informazioa eta sensibilizazioa: "Oarsoarrak komunitatea"

Oarsoaldeko Euskara Batzordearentzat oso garrantzitsua da komunikazio arloa, batez ere informazioa eta sentsibilizazioa.

Euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzeko ezinbestekoa da ondo komunikatzea, publiko objektibora ondo iristea.

Horregatik, arlo horretan esfortzu handia egiten ari gara. Eskualde mailan martxan jarri eta udalerri mailan garatuko diren normalizazio ekimenen eremu komunikatiboa da ‘Oarsoarrak’ komunitatea.  12 pertsonaiek osatzen dute komunitatea, eta Juanba Berasategiren ilustrazioetan  zehatz-mehatz karakterizatuta daude. Komunitate hau Oarsoaldeko gizartearen erakusgarria izan daiteke.

Pertsona jakin batzuk edo ezaugarri jakin batzuk dituzten pertsonak islatu nahi ditu komunitateak.  Ez daude guztiak, jakina. Pertsonaia hauetako bakoitzak edo pertsonaia taldeak normalizazio planaren barruan dagoen  publiko objektiboa ordezkatzea da helburua.

Komunitatean ordezkatuta dauden taldeak haiekin lan egitea lehentasuna delako aukeratu ditugu, edo elkarri eragiteko premia dagoelako. Eskualdeko herritarrak komunitateko pertsonaiaren batekin edo bat baino gehiagorekin identifikatzea nahi dugu: haien arazoekin, kezkekin eta beharrekin. Bide-erakusle bezala lagungarri izan ditzatela.

www.oarsoarrak.net

oarsoarrak_gabe-copia-copia

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus