Geroa ereiten

Pailazoen sentsibilizazio saioak

Ikastetxeetako arduradunek eta gurasoek ikasturte hasieran egiten dituzten bileretan parte hartzen ari gara azken urteetan. Bilera horietan Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bidalitako pailazo edo clown batzuek hartzen dute parte eta antzezpen txiki bat egiten dute. Antzezpen horretan euskararen erabilerarekin lotutako eguneroko eszenak erakusten dituzten.

5-7 minutu irauten duten antzezpenak dira eta modu dibertigarri batean mezu garbia helarazi nahi dute. Gurasoek elkarren artean komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza haurrek etorkizunean hoberen hitz egingo duten hizkuntza izango da. Seme-alabek ikusten dutena egiten dute, eta hitz egiten duzuena hitz egingo dute.

Antzezpen hauek 0-3 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta daude.

clown-saioak

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus