Geroa ereiten

OLA Plana – Euskararen normalizazioa enpresan

Enpresetan hizkuntza kudeaketa planak martxan jartzea sustatzen du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Horretarako, OLA Plana jarri du martxan, lan munduan euskararen presentzia erraztea helburutzat duen plana.

OLA Planaren barruan dauden enpresek doako hainbat zerbitzu dituzte eskuragarri, saltokiei eta ostalaritza enpresei ematen zaizkien zerbitzuen antzekoak: testuen euskarazko itzulpena, hizkuntza aholkularitza, errotuluak euskaraz jartzeko laguntza eta euskara ikastaroetarako erraztasunak.

OLA planean parte hartzen duten enpresek udalen diru-laguntza jasotzen dute. Diru-laguntza hau Lanhitz dekretuaren bitartez Eusko Jaurlaritzak ematen duenaren osagarria da. 

OLA Planean parte hartzen duten enpresak 

  • San Jose-López Nazioarteko Garraioak 
  • Asea Brown Boveri Niessen
  • Tajo Kooperatiba Elkartea
  • Carrefour Oiartzun
  • Alcampo Oiartzun
  • Larrialdiak S. Coop.
  • LRK anbulantziak Koop. Elk.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus