Geroa ereiten

Garapenerako Lankidetza

Eskualdeko Udalen senidetzean eta bestelako harremanetan du jatorria lankidetza honek. Urte hauetan zehar hainbat ekimen jarri dira martxan: garapen lokalerako lankidetza, lankidetza ekonomikoa eta kulturala.

Garapen Lokalerako Lankidetza

Lankidetza kontzeptuan urrats bat gehiago ematea da helburua. Horretarako, lankidetza proiektua martxan jarri den herrialdearen garapenerako baliagarriak izan daitezkeen esparruak aztertzen dira, zonaldearen berezko baliabideak sustatuz. Urte hauetan La Habanako (Kuba) probintzian egin da lan.

Lankidetza Ekonomikoa 

Hezkuntza eta osasun programen sostenguan parte hartzen dugu. Mota honetako programei dirulaguntzak eman zaizkie La Habanako probintzian (Kuba).

Kultur Lankidetza

Azken urteetan gauzatu den beste lankidetza bide bat Elkartasun Kontzertuena da. Kontzertuak antolatu eta bertatik ateratzen diren irabaziak gizartearen interesa duten programetara bideratzen dira. Mota honetako hiru bira egin dira, hauek ere La Habanako probintziarekin martxan jarri den lankidetza proiektuaren barruan.

Kuba. Playa Rosariotik ebakuatutako herritarrak Osvaldo Sanchez komunitatean integratzeari buruzko proiektua

La Habana Probintziako Botere Popularrak sustaturiko proiektua da, gaur egun Mayabequeko Botere Popularra deitutakoa, eta Eusko Jaurlaritzak finantzaturikoa Garapenerako Lankidetza Funtsaren bitartez. Proiektua, Oarsoaldeak eta Elan Euskadi ONGD-k 2007-2010 urte bitartean gauzatu zuten. Egun, 2.fase baten kudeaketarekin jarraitzen dugu baina orain kanpo finantzaketarik gabe.   

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus