Geroa ereiten

Jarduerak

Hiri Berriztapen Saileko jarduerak hiru arlotan banatzen dira:

Birgaitze Zerbitzua

Etxebizitzen birgaitzea sustatzen dugu erakunde ezberdinekin batera, aholkularitza integrala ematen dugu, laguntza ekonomikoak bideratzen ditugu eta laguntzak eskatzeko espedienteen izapideak egiten ditugu, lehiatila bakarra gara.

Lan Publikoaren Sustapena

Urban edo Izartu berrikuntza planen garapena sustatzen dugu, horixe baita bide eraginkorrenetako bat gure auzoen narriadura gelditzeko. Halaber, herritarren bizi baldintzak hobetzeko beharrezkoak diren ekipamenduekin hornitzen ditugu auzoak. Horretarako, aholkularitza ematen dugu, azterlanak egiten ditugu eta finantziazioa eta errekurtsoak lortzen ditugu.


Birgaitze Plan Bereziak eta Hiri Berriztapen Programak

Egoera okerrenean dauden zonaldeak aztertzen ditugu eta haien berriztapena planifikatzen dugu, ARI (Birgaitze gune integratua) izendapena emanez edo ARD (Bizitegi gune degradatua) izendapena emanez.  

Mugikortasuna

Arlo honetan Oarsoaldeak dituen hiru helburu nagusiak honako hauek dira: Oarsoaldean bizikletaren erabilpena bultzatzea, mugikortasun jasangarria sustatzea eta mugikortasunarekin lotutako ekitaldietan parte hartzea, eskualdean eta eskualdetik gaindi (Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritza, Gipuzkoako Bizikleta Kontseilua eta Eusko Ikaskuntzaren Mugikortasun Eskaria Kudeatzeko Foroa).

ru mov

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus