Geroa ereiten

Ohiko galderak

Nori zuzenduta daude diru laguntzak?

Obrak ordainduko dituen etxearen jabea dena, gozamen eskubidea daukana edo alokairuan dagoena. Baita ere merkataritzarako lokalen jabeentzat komunidadeko obrak direnean.

Ze motatako obrentzat ematen dituzte diru laguntzak?

Berriztatzeko obrentzat, hau da, bai etxe barrurako bai komunitateko edozein obrarako 10 urte baino gehiago baditu eraikinak eta 1.000 euroko banakako gastua baino handiagoa denean. Hori bai, obra zenbat eta garratzitsuagoa izan eraikinaren egokitzapenerako, orduan eta diru-laguntza handiagoak.

Noiz eskatu behar dira diru laguntzak?

Obraren aurrekontua dugunean, horrela zenbateko diru-laguntza dagokigun ezagutuko dugu eta benetan zenbat ordaindu behar dugun. Berriztatzeko espedientea osatu eta obrarekin asteko, eman beharreko pausuek gutxi gorabehera bi hilabete inguru irauten dute.

Eta desgrabatu baino ez badut egin nahi? 

Diru-laguntzak eskatu behar dira ere eta gastatutakoaren %18a desgrabatzeko eskubidea emango digu. Gainera, komunitateko obratan ez da beharrezkoa dokumentazio pertsonalik aurkeztea, ezta diru-sarrerak ere.

Nola dakit dirulaguntzak jasoko ditudala?

Honetaz Oarsoaldea-ko Berriztapen Zerbitzukoak arduratuko dira, beraiekin harremanetan jartzeko 943 344 160 telefonora deituta. Hitzordua emango dizute zure egoera aztertzeko eta diru-laguntzen estimazioa egiteko eta herritarren arretari zuzenduriko zerbitzua denez, doakoa da.

ohiko-galderak

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus