Geroa ereiten

Industria Sustapena Saila

pibanner2_eu

areas_de_actuacion-eu

Gure helburua, eskualdeko enpresa, gizarte eta zerbitzu sarearekin lan egitea da, etorkizunean aurkeztuko diren erronka garrantzitsuei aurre egiteko.

Horretarako, zure enpresak beharrak izan ditzakeen eremu ezberdinetan espezializatutako lan-talde ezberdinak dauzkagu: finantziazioa, zoru industrialaren inguruko informazioa, enpresa aholkatze eta kudeaketa, prestakuntza, ...

Oarsoaldeak lanean dihardu behar adinako babesik ez edukitzearren inongo enpresa ekimenik alferrik galdu ez dadin.

GEIS-Enpresa Gida  bezalako tresnak ditugu (GEIS-Geografia Enpresarialaren Informazio Sistema) eta enpresa proiektuei bideratutako laguntzen bilatzailea.

Etorkizuna duten enpresen ezarpena bultzatzeko konpromisoa duen eta inbertsio zein negozioentzako erakargarria den eskualde bat lortu nahi dugu. Gure eskualdean ezarri nahi duten enpresei behar duten informazioa eta babesa ematen diegu, aholkularitza, baliabide espezializatuak eta beraien iniziatiba ekintzaileetan laguntza eskainiz.

SEKTORE ANITZEN ELKARLANERAKO ESKUALDE PLANA gure proiektu estrategikoetako bat da, bere gauzapenak OARSOALDeko SAREAren garapena sustatuko du.

“Lehiakortasun partikularretik ELKARLANEAN egindako LEHIAKORTASUNERA” lemapean, plan hau eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzeko funtsezko pieza da.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus