Geroa ereiten

GEIS

banner geis eusko

Enpresa Gida

0.1 Bertsioa

Ongi-etorri Geografia Enpresarialaren Informazio Sistemara. Oarsoaldea, Debabarrena eta Goierriko eskualdeetan kokatuta dauden enpresei buruzko informazioa aurkituko duzu hemen.

GEIS- Enpresa Gida

Ikus ezazu zer den, nola funtzionatzen duen eta etekina nola atera diezaiokezun.

geis 1 enpresa gida irudi nagusia

Oarsoaldea, Debegesa eta Goieki Garapen Agentziek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, GIS - Geografia-informazioko sistema - teknologian oinarritutako tresna berria garatu dute, eskualde hauetan kokatuta dauden enpresei buruzko informazio eguneratua bilatzeko eta eskuratzeko aukera ematen duena.

Tresna honek software libreko aplikazioak erabiltzen ditu eta orain artean erabiltzen zen mapa birtualaren funtzionalitateak nabarmen hobetzen ditu.


Baina, zer da eta nola atera diezaiokegu etekina? Dena azalduko dizugu. Irakurri adi.

geis 2 enpresa gida irudi nagusia

Zer da GEIS eta nola funtzionatzen du?

 GEIS tresnaren bidez enpresek informazioa zehaztu, kudeatu eta aldatu dezakete modu erraz, azkar eta erosoan.

Honenbestez, datu-base sendo, aberats eta zabala da, erabat bisuala. Eskualdea aukera daiteke, herria, industrialdea eta, azkenik, informazioa eskuratu nahi dugun enpresa, sinpleki sagua maparen gainean jarriz.


Nola atera probetxua GEIS tresnari

geis 3 enpresa gida irudi nagusia

1. Enpresen gaineko informazio baliotsua lor ezazu.

·         Bilatzaile geografikoa edo kokapenaren araberakoa.

·         Izenaren edo aktibitatearen araberako bilatzailea.

·         Bilatzaile aurreratua, fitxa teknikoan dagoen informazio atal bakoitzeko bilaketa filtro bat sar daiteke

·         Informazioa esportatzeko aukera.

·         Koordenatuak enpresa bakoitzaren fitxan

·         Lurraldean integratuta.

2. Zure enpresaren aurkezpenerako leihoa eta interneten zure posizionamendua hobetu.

·         Informazioaren osagarri diren elementu ugari erakusteko aukera, logoak, katalogoak, bideoak, argazkiak, etabar.

·         Googlen erreferentziatua

Orrialde hau guretik gertu dauden enpresa askoren informazioa ezagutzeko oso interesgarria dela iruditzen zaigu, baino batez ere, bertan momentu guztietan modu eguneratuan egoteko eta enpresek beraien instalazio, produktu, promozio, eskaintza, katalogoak, zerbitzuak… aurkeztu ahal izateko.

Enpresa gidan azaltzeak ez du inolako kosturik enpresarentzat.


Web aplikazioa APP formatuan ere eskuragarri dago Android Sistementzat honako helbide honetan:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.netkam.enpresagida

Izena emateko edota zalantzak argitzeko

Zure enpresaren datuak eguneratu edota zalantzak badituzu, jar zaitez zure eskualdeko garapen agentziarekin harremanetan:

OARSOALDEA       943 494 129  oarsoaldea@enpresagida.eus

DEBEGESA             943 820 110  debegesa@enpresagida.eus

GOIEKI                    943 160 970  goieki@enpresagida.eus

www.enpresagida.eus

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus