Geroa ereiten

Oarsoaldean inbertitu

Zergatik jarri enpresa bat Oarsoaldean?

Euskadi

Iturburua: SPRI

(informazioa eskuragarri ingelesez)

Euskadiko erakunde publiko ezberdinetatik eskaintzen diren pizgarri ugari daude:

  •        Pizgarri finantzariak.
  •        Kontrataziorako pizgarriak.
  •        Teknologia berrientzako pizgarriak.
  •        Berrikuntzarako pizgarriak.
  •        Enplegu eta gizarte ekonomiarako pizgarriak.
  •        Industria, merkataritza, turismo, zerbitzuak, lehenengo sektorea… pizgarriak.

Diru-laguntzen bilatzailea 

 

+ Oarsoaldeainvertir-en-oarsoaldea-eusk

 

Oarsoaldea eskualdeko kokapen geografikoa Errenteria, Lezo, Pasaia y Oiartzun herriekin osatua dago. 600.000 biztanle dauzkan Baiona-Donostia Euro-hiriko metropoli-korridorean posizio estrategikoa dauka, berrikuntzarako potentzial handi bat eta etorkizunerako aukeraz betea dagoen eremu bat da. 

Oarsoaldea ondoko komunikazio puntu garrantzitsuetatik gertu aurkitzen da:

  •        7 Km-tara. de Donostia - San Sebastián
  •        10 Km-tara. Donostia – Hondarribiako aireportua
  •        40 Km-tara. Biarritzeko aireportua
  •        90 Km-tara. Iruñea – Noaineko aireportua
  •        120 Km-tara. Bilbo – Loiuko aireportua
  •        122 Km-tara. Gasteizko - Forondako aireportua

mapa 

Oarsoaldean Pasaiako Merkataritza Portua dago. Errepideetatik Porturako sarbideak ezin hobeak dira, penintsula eta gainontzeko Europarekin komunikazio zuzena baitauka. Lur-konexio bikain hauetaz gain 5 aireportu garrantzitsuen gertutasuna gehitu behar zaio.

 tira-fotos-oarso-1-web

tira-fotos-oarso-2-web

 

Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentzia

Oarsoaldea Garapen Agentziak sortu berriak diren enpresei laguntza ematen die. Horretarako, besteak beste, enpresaren lehenengo urteetan laguntzeko zentru bat dauka. Bestetik, Oarsoaldeak Industriaren Sustapenerako Saila bat dauka ere, honen bitartez eskualdean ezarriak dauden enpresei laguntza ematen zaie, hainbat zerbitzuren bidez, hala nola, finantziazioa, zoru industrialaren inguruko informazioa, enpresa aholkatze eta kudeaketa, prestakuntza, pertsonala...

Horrez gain, eskualdeko enpresa-sareari buruzko informazioa eskuragarri daukazu hemen:

GEIS-Enpresa Gida

Geografia Enpresarialaren Informazio Sistema honetan Oarsoaldea, Debabarrena eta Goierriko eskualdeetan kokatuta dauden enpresei buruzko informazioa aurkituko duzu modu erraz eta erosoan.





Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus