Geroa ereiten

Enpresei laguntzeko (azpi-egiturak, lurzorua, pabilioiak)

  • Industria-zoruaren informazioa: gure eskualdean dauden pabilioi eta lursailen inguruan daukagun informazio guztia zure esku jartzen dugu. Informazio honi esker zure jarduera aurrera eramateko lokal bat aurkitzen lagundu diezazukegu. Gurekin harremanetan jarri eta adierazi iezaguzu zure beharrak.

 

  • Industria-zoru berriaren promozioa: SPRILUR zein Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan eta OARSO BIDASOAKO INDUSTRIALDEA, S.A. sozietate tresnaren bitartez jarduera ekonomikoetarako zoru publikoaren eskaintza sustatzen dugu.

 

  • Finantziazio, laguntza eta dirulaguntzetarako sarbidea: finantza-erakunde ezberdinekin sinatutako hitzarmenen bitartez laguntzak, dirulaguntzak zein lehentasunezko finantza baldintzak lortzeko informazioa eta laguntza ematen dugu.

  • Barne-ekimenerako bitartekoak: zure enpresa-proiektuaren sorkuntzan laguntza eta aholkularitza eskaintzen dizugu, behar izan ezkero, enpresa berri baten ernatzeraino.

 

  • Langileen hautaketa: LANBIDEren zentro-kolaboratzailea gara eta zure enpresarako langile egokiak aurkitzeko aholkularitza eta babes teknikoa eskaintzen dizugu.

  • Langileentzako prestakuntza: enpresen langileen etengabeko prestakuntza beharraren diagnostikoa eta kudeaketa egitea, beren giza baliabideen birgaitzea errazteko helburuarekin, eta ondorioz, merkatuko behar berrietara moldatzeko asmoz.

 

  • Eskualdeko enpresa-ehunaren inguruko informazioa – Enpresen katalogoa: eskualdeko jarduera ekonomikoaren jarraipena egiten dugu eta enpresen datu base zabal bat daukagu, enpresa-ehunaren arteko erlazioak errazteko helburuarekin.

Enpresa Sarearen Mapa Birtuala 

Mapa edo baliabideen gida birtuala ikuspuntu bikoitzarekin prestatu da:

  1. Oarsoaldeko enpresen (industria, saltokiak eta zerbitzuak) aurkezpen erakustoki gisa.

  1. Ordezkatuta zein geografikoki bertan kokatua dauden enpresen publizitate plataforma edo aurkezpen merkatari-tekniko gisa.

Ezaugarri batzuk:

  • Eskualdeko edo zonaldeko ENPRESA-EHUNAREN ERAKUSTOKI bat osatzen dute eta bertako enpresen aurkezpen birtual bat egiten dute barnean duen bilaketa eta aurkezpen sistema aurreratu baten bitartez.

  • Enpresa bakoitza bere leku zehatzean kokatzen du mapan.

  • Enpresa hauen jardueraren eta eskaintzen duten produktuen informazioa ematen du.

  • Sarean eguneratutako telefonoa, helbide elektronikoa, web orria, helbidea… eskaintzen duen GIDA bat da.

  • ENPRESEN ZERRENDAK TAULA-FORMAn DAUDEN DATUEKIN lortzea ahalbideratzen du, mailingak, dei zerrendak edo bestelakoak egiteko hautatze eta sailkapen egokienekin.

Enpresa Sarearen Mapa Birtuala

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus