Geroa ereiten

Laguntza Teknikoko Zerbitzua (SAT)

Laguntza Teknikoko Zerbitzua eskatzen duzunean konponketaren aurrekontua eskatzea komeni da. Aurrekontuak 30 eguneko baliozkotasuna du eta honako datu hauek izan behar ditu:

  • Laguntza teknikoko zerbitzuaren datuak. 
  • Bezeroaren datuak. 
  • Konponduko den aparatuaren identifikazioa. 
  • Konponketaren arrazoia. 
  • Matxuraren diagnostikoa. 
  • Konponketaren ordainketak. 
  • Aparatua entregatzeko aurreikusitako data. 
  • Aurrekontuaren baliozkotasun denbora (gutxienez 30 egun).
  • Bezeroaren eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuaren sinadura eta data.

Aurrekontua eskatu ondoren ez baduzu onartzen, Laguntza Teknikoko Zerbitzuak aurrekontua egitearen gastuak eskatu ahal dizkizu. Ordubeteko lanak balio duena eska dezakete gehienez, aparatuaren arabera.

Aparatua tailer batera eramaten baduzu, frogagiri bat eskatu behar duzu gordailu bezala. Aurrekontua unean bertan ematen badizute frogagiri baten balioa izango du.

Zerbitzu teknikoak ordezko piezak ematera behartuta daude, 7 urtez gutxienez aparatua egiteari utzi ziotenetik. Epea bost urtekoa da 60 eurotik azpiko aparatuetan eta bi urtekoa pieza estetikoetan.

Aparatuak inportaziokoak direnean, hilabeteko epean ekarri behar dituzte piezak gehienez. Aparatuak nazionalak direnean, 15 eguneko epea dute.

Laguntza Teknikoko Zerbitzuak erabilitako piezak erabil ditzake, zuk baimena ematen baduzu.

Laguntza Teknikoko Zerbitzuak eskulanagatik kobra dezaken gutxieneko denbora aparatuaren araberakoa da: 15 minutu aparato txikien konponketagatik, 30 minutu linea zuriko aparatuengatik eta 60 minutu aparato elektronikoengatik.

Konponketa zure etxean baldin bada eta teknikoak behin baino gehiagotan joan behar baldin badu, lehen bidaia bakarrik kobratu ahal dizu.

Behin konponketa eginda, eskulanaren eta piezen kostua zehazten duen faktura bat eman behar dizute. Aurrekontuarekin bat etorri behar du.

Konponketa guztiek 3 hilabeteko bermea dute gutxienez.


Laguntza Teknikoko Zerbitzuak 58/1988, urtarrilaren 29a Errege Dekretuarengatik erregulatuta daude (BOE 29 zenbakia, 1988ko otsailaren 3a).


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus