Geroa ereiten

Telefonia

Zerbitzua telefonoz kontratatu baduzu, kontratua bidaltzeko eskatu behar diozu telefono operadoreari. Telefono konpainiak kontratua doan bidaltzera behartuta daude eta erreferentzia zenbaki bat eman behar dizute zure eskaera jasota gera dadin.

Kontratua baliogabetzeko bi egun lehenago deitu behar duzu telefono konpainiara eta haiek ematen dizkizuten argibideak jarraitu. Kontratua baliogabetzeko prozesua telefono bidez egiten baduzu, erreferentzia zenbakia eskatu eta dataren ondoan apuntatu behar duzu.

Baja eskatu aurretik kontratua berrikustea komeni da iraunkortasun klausula ba ote dagoen jakiteko eta klausula horrek zigorra dakarren ala ez ziurtatzeko. Idatzitako kontraturik ez baduzu, konpainiari galde diezaiokezu.

Baja eskatu baduzu baina zure operadoreak fakturak bidaltzen jarraitzen badu, erreklamazio bat jarri dezakezu faktura gehiago ez bidaltzeko eskatuz eta zuzenak ez diren fakturak itzuliz. Baja eskaera egiaztatu beharko duzu horretarako, erreferentzia zenbakiarekin (telefonoz egin baduzu), faktura jaso izanaren adierazpenarekin (korreoz egin baduzu) edo bidalketaren ziurtagiriarekin (faxez.)

Erreklamazio bat jarri behar baduzu, telefonoz edo idatzita egin dezakezu, fax bat edo gutun ziurtatu bat bidaliz. Telefonoz egiten baduzu erreklamazio edo intzidentzia zenbakia eskatu behar duzu. Operadoreek hilabeteko epea dute erantzuteko. Erantzunarekin gustura ez bazaude, OMIC-era jo dezakezu. 

Operadoreek kontratuaren baldintzak alda ditzakete hilabete bateko epearekin iragartzen badute eta aldaketa horiek kontratuan aurreikusita baldin badaude. Baldintza berriekin ados ez bazaude baja eskatu dezakezu inolako penalizaziorik gabe.

Zure telefono zenbakia mantenduz konpainia aldatu nahi baduzu, konpainia berriari garraiagarritasun eskaera egin behar diozu. Operadore zaharraren telefono linearen zerbitzuan baja ematea eskaera horren barruan sartzen da. Telefono aparatuaren alokairuan edo kontratatuta izan ditzakezun produktu berezietan baja ematea ez da eskaera horren barruan sartzen. Kasu horietan konpainia zaharrarekin jarri behar duzu harremanetan. Garraiagarritasuna idatziz (paperezko kontratua) edo telefonoz (ahotsa grabatuz) egin dezakezu.

Sakeleko telefonoaren kasuan, telefonoa "librea" baldin bada konpainia berriarekin erabili ahal izango duzu arazorik gabe. Telefonoak, ordea, kontratua eta iraunkortasun epea baldin badu, behin iraunkortasun epea bukatzean, liberatu egin beharko duzu. Honek ez du erregulaziorik eta konpainiak ez daude terminalak liberatzera behartuta.

Fakturetan behar duzun informazio guztia azaltzen da:kontratu mota, tarifak, beherapenak eta abar. Fakturak berrikusteko ohitura hartu, dena zuzen dagoela egiaztatzea zure erantzukizuna da. Hilabeteko epea duzu erreklamazioa jartzeko fakturarekin ados ez bazaude.

Telefonia finkoan faktura bat ordaintzen ez baduzu operadoreak zure linea eten dezake denboraldi batez. Aldez aurretik abisatu eta hilabeteko epea eman behar dizu. Bi hilabete pasatzean definitiboki eten dezake telefono linea.

Faktura ez ordaintzeko arrazoia interneteko fakturazioarekin edo tarifikazio gehigarrizko deiekin (803,806, 807) ados ez egotea baldin bada, zerbitzu horiei dagokien dirua kenduta ordain ditzakezu fakturak. Hartara, zerbitzu horiek bakarrik kenduko dizkizute, eta ez dizute telefono linea etengo. Aldi berean, erreklamazio bat jarri behar duzu. Telefonoz egin dezakezu, intzidentzia zenbakia eskatuta. Telefono konpainiak hilabete bateko epea du erantzuteko. Ez badu erantzuten edo erantzuna zure gustukoa ez bada, OMICera jo dezakezu, Kontsumoko Arbitraje Batzordera edo Telekomunikazioetako Estatu Idazkaritzara (SETSI).

Sakeleko telefonoei dagokienez, ordainketarik ez dagoelako, denboraldi batez zerbitzua eteten badute kontsumitzailearen bermea ez dago telefono finkoan bezala araututa. Kontratuan jartzen duenak balio du.

Prezioak libreak dira, beraz, kontratua egin aurretik beste telefono konpainien eskaintzak ezagutzea komeni da.

Sakeleko telefonearen kasuan, konpainia guztiek estaldura bera eskaintzen ez dutela hartu behar duzu kontuan.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus