Geroa ereiten

Bai ala ez, nire hipoteka-maileguak zoru klausula dauka?

Oarsoaldeako Kontsumo Informazio Bulegoak lagun gaitzake


Hipoteka-maileguaren barruan, ordaindu beharreko interes-tasa izaten da aspektu garrantzitsuenetariko bat. Interes-tasa aldakorra den maileguetan, ordaintzen dugun kuota, interes-tasak jasan dituen aldaketen baitan dago. Interes-tasak gora egiten badu, ordaindu beharreko kuotak gora egiten du, eta interes-tasak behera egiten dutenean, ordaindu beharreko kuota jaitsi egiten da. Horrela izan beharko luke behintzat. Baina, zer gertatzen ari da interes-tasak behera egin duenean eta ordaintzen dugun hileko kuotak behera egiten ez duenean? Gure hipoteka-maileguak azken aldian famatua egin den zoru-klausula duela.

Zoru-klausulak tasa aldakorreko hipoteka-maileguetan jartzen diren klausula batzuk dira, gutxieneko interes-tasa finko bat ezartzen dutenak, bezeroak interes-tasen jaitsieraren onurarik izan ez dezan, gutxieneko portzentaje horretatik behera jaitsiko balira ere.

Klausula horiek hipoteketan sartzea legezkoa izan daiteke, baldin eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko araudian ezarritako gardentasunaren eta informazioaren baldintza guztiak betetzen badituzte.


zoru klausula ona

Auzitegi Gorenak241/2013 Epaian, abusuzkotzat eta deuseztzat jo zituen kreditu-entitate zenbaiten hipoteketan ezarritako zoru-klausulak, baina ebazpen judiziala eman zenetik aurrerako dirua bakarrik itzultzera behartzen zuen. Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren 2016ko abenduaren 21eko epaiak, ordea, atzera bota du denbora-muga hori eta aurreko zenbatekoak itzultzera behartzen du. Gobernuak, demanda judizial mordoa egon daitekeela-eta, epaiketaz kanpoko erreklamazioetarako prozedura bat arautu du, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek epaitegietara jo beharrik izan gabe aukera izan dezaten euren entitateei eskatzeko zor dizkieten zenbatekoak itzultzeko. Horiek horrela, entitateek zenbait betebehar dituzte.

Epaiketaz kanpo, erreklamazioa jartzeko jarraibideak

Zure hipoteka-maileguan zoru-klausula baduzu, zure entitateari eska diezaiokezu zor dizkizun zenbatekoak itzultzeko (ikusi erreklamazio imprimaki eredua hemen). Prozedura doakoa eta borondatezkoa da, eta, nahi izanez gero, auzitara jo ahal izango duzu zuzenean.

Zeintzuk dira hurrengo urratsak?

Erreklamazioa aurkeztu ondoren, erakundeak eskaera aztertuko du eta erabakiko du:

  • Dirua itzultzea ez dela bidezkoa. Erakundeak ezezkoa emateko arrazoiak adierazi beharko dizkizu, eta auzitara jo beharrik gabeko prozedura itxitzat emango da.
  • Dirua itzultzea bidezkoa dela. Kasu horretan, kalkulu bat egingo du eta zenbat diru egokitzen zaizun jakinaraziko dizu. Interesen zenbatekoa aparte jarriko da, xehatuta.

Proposamena jasotzen duzunean, ados zauden adierazi beharko duzu:

  • Kalkuluarekin ados bazaude, dirua itzultzea erabakiko duzue. Aldeek bestelako konpentsazio-neurri bat adosteko aukera ere ematen du arauak, eta erakundearen balorazioarekin batera aurkeztuko da. Kasu horretan, 15 egun izango dituzu proposamena onartzeko. Onartzen baduzu, eskuz idatzitako beste dokumentu batean adieraziko duzu, eta 15 eguneko hausnarketa-epea bete dela jasoko da bertan. 
  • Kalkuluarekin ados ez bazaude, auzitara jo gabeko prozedura amaitutzat emango da eta auzi-eskea aurkeztu ahal izango duzu. Epaia zure aldekoa izaten bada, epaileak kostuak ordainaraziko dizkio finantza-erakundeari.

Info + hemen

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus