Geroa ereiten

01 Kategoria Ohiko galderak

Zer egin behar da telefono zerbitzutik baja emateko?

Operadoreak alta hartzeko eskatu zigun baino baldintza gehiago ezin dizkigu eskatu, baino arazoak ekiditeko idatziz egitea gomendagarria da (gutun ziurtatua edo burofaxa) jasota geratu dadin. Telefonoz egiten badugu, bajaren erreferentzia zenbakia eskatu behar dugu eta datarekin batera idatzi behar dugu.

905 aurre-zenbakia daukan zenbaki batera deitzeagatik telefono faktura oso handia iritsi zait. Zer egin dezaket hau berriz ez gertatzeko?

Telefono operadoreari koste gehigarria duten zerbitzuetara ez konektatzeko eskatu daiteke (803, 806, 807 o 905). Honela telefono hauetara ezingo da deitu.

SMS ugari jasotzen ari naiz eta kobratu egiten dizkidate, zer egin dezaket?

Zerbitzuari publizitatea ematen den zenbakira “BAJA” hitzarekin mezu bat bidali daiteke. Mugikorrei Zerbitzu-Enpresen Elkarteko (Asociación de Empresas de Servicios a Móviles, AESAM) telefono zenbakira -902934612- ere deitu daiteke, zerbitzua eskaintzen ari denaren datuak lortzeko eta horrela jaso izanaren adierazpena duen gutun ziurtatu bat edo burofax bat baja eskatuaz bidaliz.

Saltzaile bat etorri da nire etxera eta liburu batzuk erosi dizkiot, baina ez zaizkit interesatzen. Enpresara deitu dut erosketa baliogabetzeko baina jada ezin dudala ezer egin esan didate.

Kasu honetan produktuak jaso dugun momentutik 14 eguneko epea daukagu erosketa kontratua ezeztatzeko. Hoberena eskaera idatziz egitea da (gutun ziurtatua edo burofaxa), horrela jasota geratu dadin.

Zein da produktu baten berme epea?

Berme epea bi urtekoa da. Epealdi honetan produktua akastuna baldin bada, erabiltzaileak produktuaren konponketarako, aldaketarako, prezioa merkeago izateko edo itzultzeko eskubidea du.

Ze berme dauka bigarren eskuko auto batek?

Bigarren eskuko produktuek gutxienez urte beteko bermea daukate. Saltzailea partikular bat baldin bada, berme hau ez da existitzen.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus