Geroa ereiten

02 Kategoria Ohiko galderak

Nire telebistak, oraindik bermean dagoena, matxura bat dauka. Erosi nuen dendara joan naiz, baina beraiek zerikusirik ez daukatela eta fabrikatzailearekin hitz egiteko esan didate.

Legearen arabera saltzailea bezeroaren aurrean saldutako produktu horren erantzulea da, beraz dendak konponbidea eman behar dizu, produktua konpontzeko jasoz edo beste batengatik aldatuz.

Soineko bat oparitu didate, baina ez zait gustatzen eta itzuli egin nahi dut. Dendak dirua eman behar dit soinekoaren truke?

Saltokia akastuna ez den produktu baten itzultzea edo aldaketak onartzera ez dago legalki behartuta. Beste gauza bat d abere merkatu-politikak bezeroari aukera hori ematen badio. Kasu honetan baldintzen inguruan informatu beharko gara: dirua itzultzen duten edo txartel bat ematen duten, txartelak iraungitze-data duen, itzultzeko epea zein den…

Idatziz zegoen aurrekontu bat onartu ondoren fatxadako obra egin berri dugu. Orain enpresak ustekabeko gastuz beteriko faktura bati gorri digu. Ordaindu egin behar ditugu?

Behin aurrekontua eginda, ondoren azaldu daitezkeen ezkutuko akats edo matxurengatik aldatu daiteke. Kasu honetan, enpresak berehala eta idatziz aldaketak zein bere prezioa bezeroari jakinarazi behar dio, aldaketak egiteko bezeroaren onarpena behar du. Matxuraren larritasunak berehalako esku-hartzea eskatzen badu, hitzez informatu gaitzakete, guk horrela onartzen badugu. Hauetako kasuren bat gertatu ezean, aurrekontuan adostutako ordaintzera mugatuko gara.

Eta ze berme dauka obra horrek?

Berme epea enpresak ematen dizuna da. Aurrekontu bat eskatzen denean enpresak ematen duen bermea ere kontutan hartu behar da.

Jantzi bat tindategi batera eraman nuen eta orain lehen ez zeuzkan orban batzuk dauzka. Zer egin dezaket?

Garrantzitsuena jantzia tindategitik ez ateratzea da, behin dendatik kanpo dagola  bertatik egoera onean atera zela argudiatu baitezakete. Tindategiak jantzi aberriz garbitu beharko du, bezeroarentzat inongo kosturik gabe. Bigarren garbiketa eginda, orbanak oraindik ez badira joan, bezeroak erreklamazio bat aurkeztu dezake.

Eta jantzia hondatu edo galtzen badidate?

Kalte-ordaina egindako kaltearen baitan eskatu daiteke. Jantzia uzterako garaian hondatze edo galtze kasuan ze kalte-ordain egon litekeen finkatzea garrantzitsua da, informazio hori frogagiri adieraziz. Hau ez bada egin tindategiarekin akordio adiskidetsu batera iristen saiatu behar gara, jantziaren egungo balioa eskaini diezagukete, aseguru-etxeek erabiltzen dituzten kalte-ordain taulen arabera.Ez bagara akordio batera iristen, erreklamazio orria eskatu beharko dugu.

Konpondu eta egun gutxira garbigailuak arazo beragatik huts egin dit. Berriz ordaindu behar dut?

Ez, etxetresna elektrikoen laguntza tekniko zerbitzuek (SAT) egindako konponketek gutxienez 3 hilabeteko bermea daukate.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus