Geroa ereiten

Enpresa berri bat martxan jarri nahi baduzu

Honako hau eskaintzen dizugu

Informazioa: zatoz informazio saioetara

Negozio ideia bat gauzatzeko aholkularitza behar baduzu, edo zure proiektuari forma emateko eman beharreko urratsak zeintzun diren jakin nahi baduzu zatoz ekintzaileentzako informazio saioetara. Deitu 943 49 41 29 telefonora edo ondorengo formulario bete:

Eskabidea

Datu pertsonalen babeserako klausula

Enpresa kudeaketarako prestakuntza ikastaroak 

Enpresa kudeaketa ikastaroa negozio ideia bat duten pertsona sustatzaileei zuzendua dago. Enpresa bateko alor guztiak jorratzen dituzten prestakuntza ekintzen bitartez tresna teoriko eta praktikoak ematen dizkizugu zure enpresa berria arrakastarekin kudeatzeko. Halaber, hurrengo trebetasunak garatzen laguntzen dizugu:

  • Zure enpresa proiektuak aurkituko duen inguru lehiakorra analizatzeko eta ulertzeko gai izatea. Proiektu horren bideragarritasuna analizatzeko gai izatea.
  • Zure proiektuaren bideragarritasuna definitzen duten aldagarriak ulertzeko eta identifikatzeko gai izatea. 
  • Sustatzaileen prestakuntza hobetuz etorkizuneko enpresen arrakastarako aukerak handitu. 

Enpresa kudeaketa ikastaroa (2.moduloa).PDF

Enpresa kudeaketa ikastaroa (3.moduloa).PDF

Enpresa kudeaketa ikastaroa (4.moduloa).PDF

Enpresak martxan jartzeko banan-banako aholkularitza:

  • Zure enpresaren bideragarritasun plana garatzeko tutorizazioa enpresa berri eta lehiakorragoak definitu eta merkaturatzeko helburuarekin.
  • Enpresa martxan jartzeko informazioa: laguntzak eta dirulaguntzak, forma juridikoak, administrazio izapideak.
  • Dirulaguntzak: finantziazioa eskuratzeko bide ezberdinetara iristeko aukera, enpresa berrientzat baldintza hobeetan.

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ekitaldi interesgarriak 

Pertsona ekintzaileentzat  eta enpresa berrientzat. 

Leihatila bakarra

Lehiatila honen bitartez zure enpresa sortzeko izapideak egiten ditugu (ogasuna, gizarte segurantza eta notariotza).

Pertsona ekintzaleentzat espazioa 

Zure enpresa proiektua garatzen ari baldin bazara lan egiteko espazio bat eskaintzen dizugu enpresa martxan jartzen duzun arte.

Areto eta lokalen alokairua

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus