Geroa ereiten

Turismo Sailaren Zerbitzuak

Turismo-informazioa

Turismo Sailak 2 informazio puntu ditu eskualdean. Bertan turismoari buruzko aholkularitza eskaintzen zaie turistei eta, oro har, eskualdeko herritarrei. Ostatu hartzeko lekuak, gastronomia, natur eta kultur baliabideak, jarduera agenda...Oarsoaldeko turismo-informazio puntuetan gai hauei buruzko informazioa jaso daiteke.

Turismoaren sustapena

Oarsoaldeko Turismo Sailak eskualdea ordezkatzen du urtean zehar antolatzen diren azoketan eta karpetan. Gune turistiko bezala Oarsoaldea ezagutaraztea da helburua, eta horretarako beharrezkoa den materiala eta komunikazio ekintzak burutzen ditu Oarsoaldeko Turismo Sailak.

Turismoaren dinamizazioa 

Turismoaren Dinamizazio Saila baliabide turistikoak antolatzeaz eta garatzeaz arduratzen da. Lan horretarako jasangarritasun kontzeptua erabiltzen du, alegia, eskualdeko baliabideak turismo baliabide bezala erabiltzen ditu: kultura, gastronomia, kirola, gizartea...

Lehiakortasuna

Turismo Sailak eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko hainbat jarduera antolatzen ditu: kalitate programen sustapena, IKTen erabilpena, prestakuntza jarduerak eta abar.

Esteka interesgarriak

Ondorengo formularioa bete informazioa/iradokizun bat bidali nahi baduzu

Zuk eskuratzen dizkiguzun datuak “TURISMO” izeneko fitxategi automatizatuan sartuko dira eta horren arduraduna OARSOALDEA, B.A. izango da. Bestalde, datu horien helburua kanpainak, promozioak nahiz asetze-galdeketak eskaintzea da, baita kontsultak, kexak eta erreklamazioak, iradokizunak eta gainerakoak erantzutea ere. Datu hauek gurekin lankidetzan diharduten enpresei eskuratu ahal izango zaizkie, horiek gure produktuen merkataritza-kanpaina garatzeko eta publizitatea egiteko badira. Fitxategia Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaio eta datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun ‑ neurriak ditu.

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen arandia betez, Datuak Babesteko Oinarrizko Legeak espresuki aitortzen duen ikusteko, zuzentzeko, kentzeko eta errefusatzeko eskubidea izango duzu. Horretarako, dbol-lopd@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez Segurtasuneko Arduradunarekin harremanetan jarri eta fitxategiaren izena adierazi beharko duzu.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus